DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
(‘mice’) musikaria

“Musika nire bizitza propioaren alde orekatzen nabil”

Napoka Iria tandemari agur esan ondoren, Eibarko musikariak aurki argitaratuko du bere bakarkako lehen lana, MICE alter egoaren pean

Amaia Santana - 2017(e)ko urriaren 1a, igandea - 11:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
Urriaren 27an Tolosako Bonberenean aurkeztuko du lan berria eta azaroaren 23an Bartzelonako Euskal Etxean, EH Sona jaialdiaren barruan. MAkóKI

Urriaren 27an Tolosako Bonberenean aurkeztuko du lan berria eta azaroaren 23an Bartzelonako Euskal Etxean, EH Sona jaialdiaren barruan. MAkóKI

Galería Noticia

  • Urriaren 27an Tolosako Bonberenean aurkeztuko du lan berria eta azaroaren 23an Bartzelonako Euskal Etxean, EH Sona jaialdiaren barruan. MAkóKI

Hilabete nahiko “mugituak” bizi izan ditu azkenaldian Miren Narbaizak (Eibar, 1986). Napoka Iria uzteko erabaki “zaila baina beharrezkoa” hartu zuen Ander Mujikarekin batera, eta udan eman zuten azken kontzertua. Orain, bere bakarkako estreinako lanari azken ukituak ematen dabil estudioan, MICE izenpean. Horrez gain, Joseba B. Lenoir eta Drumkopters taldeekin jotzen jarraitzeko asmoa ere badu, besteak beste. “Dena da berria eta ezaguna aldi berean”, ohartu da. Argi dagoena zera da: aldaketei, irautearen dilemei nahiz egungo beste ezinegonei abesteko erabat prest da.



Noiz ikusiko du argia zure bakarkako lehen lanak?

Dena ondo badoa, urrian aurkezteko moduan izango naiz. Abuztuan hartu nuen aste bat estudioan grabatzeko, baina motz geratu zela iruditu zitzaidan eta irailean egin ditugu azken ukituak.



Ezer aurreratzerik bai?

Zortzi kantuz osatutako diskoa izango da, baina oraindik ez du ezta izenbururik ere!. CD formatuan argitaratuko dut, binilorako aurrekonturik ez dut eta... Salmentak ondo badoaz, ikusiko dut ea binilo-ediziorik plazaratzeko moduan naizenentz.



MICE izenaz aurkeztuko duzu diskoa. Nondik dator izen hori?

Ez dauka aparteko esangurarik. Burura etorri zitzaidan txikitan ikasitako mice hitza, sagua, ingelesez. Beti gustuko izan dudan hi-tza da, belarrira oso ondo egiten didana. Azkenean saguekin identifikatzen naiz eta guzti! (barreak).



Askok ‘mice’ esango dugu, idazten den bezala, alegia...

Ba hori ere guai dago! Euskaraz maiz esaten dugu sarri adierazteko;gazteleraz, maíz hitza dago. Bakoitzak nahi duen bezala esan dezala.



Saguena ez ezik, zer beste influen-tzia topatu ditzakegu?

Nahiko lan heterogeneoa da, hots, denetarik dago: abesti oso lasaiak, pop kantuak, baita erritmo afrikarrez jantzitako doinuak ere. Nahaste-borraste bat bezalakoa da, oraindik ez dut ikusten influentzia argi bat. Goiz da hori zehazteko, nik uste. Musika pilo bat entzuten dut eta diskoan hori islatuko delakoan nago.



Aldaketa dezente bizi izan dituzu azkenaldian. Zer sentsazio dituzu orain?

Uf! Dena da berria eta ezaguna aldi berean. Une honetan, diskoa bukatu gabe dagoela eta jada kontzertuak ixten ari naizela, apur bat urduri sentitzen naiz. Bestetik, aurreko urteak bai izan direla nahiko mugituak. Napoka Iriarekin bukatzea erabakitzeaz aparte, bestelako proiektuetan sartu dut burua, eta orain horietako batzuk aparkatuta utzi ditut, esaterako Perlak taldea. Saiatzen ari naiz orekatzen nire musika-bizitza nire bizitza propioaren alde. Ostantzean, indarge geratuko zara, edo hobe esanda: konturatzen zarenerako lehertuta zaude. Aldaketei aurre egiten nabil, eta diskoan nabari da, letretan batez ere.



Zer kontatuko diguzu ba?

Esaterako, igartzen da aurrera egin behar hori, irautearen kon-tzeptua... Nire inguruan ere sumatu dut halakorik. Alegia, ohartzen zara jendeak ez dakiela oso ongi nola egin aurrera edo nola ez... ito. Bai nigan eta inguruan ezinegon moduko bat hauteman dut. Hori bai, egun ona daukazunean, aprobetxatzen duzu gauzak polit-polit jartzeko! (barreak) Irauten duen bitartean, badakizu...



Zelan moldatu zara Iñigo Irazokiren Berako estudioan?

Oso gustura. Disko hau ezagutzen nuen leku eta jendearekin grabatu nahi nuela erabaki nuen. Joseba aurretik ezagutzen nuen, Napoka Iriarekin lan egin baikenuen berarekin, gure azken diskoan (Arnasten ikasteko berriz, 2013). Gainera, analogikoan grabatu dugu. Atzera egin dugu denboran eta zintan grabatu dugu, masterra digitalizatuko badugu ere.



Nolakoa izan da analogikoan grabatzearen esperientzia?

Erronka handia izan da. Digitalean hainbeste aukera daude -bai graba-tzeko, bai editatzeko-, ezen iparra galtzen duzun apur bat. Analogikoak, ordea, praktikoa izatera bultzatzen zaitu. Ezin duzu nahi beste aukera gorde, hortaz, buru-argitasun bat eskatzen dizu, nolabait. Gauza asko zuzenean grabatu ditugu, toma onenaren bila ibili gara. Ezberdina izan da, baina dudarik gabe esperientzia polita.



Iñigo Irazokiz gain, zein beste ‘aliatu’ izan dituzu?

Diskoa ekoizten aritu da Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir). Berak ere gitarrak eta baxua sartu ditu;egia esan, sekulako lana egin du. Pilo bat lagundu dit kantuak janzten eta kanpoko ikuspegi bat ematen guztiari. Ilargi Agirrek (Perlak), bestalde, bateriak sartu ditu. Eta nik, ahotsa eta gitarrak. Hiruron artean egin dugu dena, ez dago kolaborazio gehiagorik. Jada erronka nahikoa da zure bakarkako disko bat kaleratzea, horregatik maite dudan jendeaz inguratu naiz. Zuzeneko taldea egiteke daukat, hori bai, negoziazioetan nabil...



Joseba Baleztena aipatzen duzula, zenbaterainoko eragina (izan) du zure musikan?

Garrantzi handia, jakina. Elkar ezagutu genuenetik berehala konektatu genuen musikalki. Biok hala biok gustuko dugu bakoitzak nola bizi eta sortzen duen musika, antzeko helburuak ditugu, hau da, bat gatoz abesti batek nola funtzionatu dezakeen ezartzerakoan, esperimenta-tzeko grina hori ere komunean dugu... Bi urtean berarekin jotzea irakaspen izugarria izan da: talde berriak deskubritu dizkit, gitarra elektrikoa jotzen eta pedalak erabiltzen ere irakatsi dit... Nire aldetik, bere Eguzkiari begietara so diskoaren letra eta melodiekin lagundu nion. Berarekin egotea ikasketa etengabea da.



Diskoa grabatu bitartean, gai izan zara Sumision City Blues taldearekin kolabora-tzeko, eta Drumkopters nahiz Joseba B. Lenoirren parte ere bazara. Jarraituko duzu proiektu hauekin edo ‘standby’n jarriko duzu baten bat?

Nire asmoa da MICE-ren diskoa aurkezteko bira bat egitea, eta nahiko nuke hori izatea nire lehentasuna. Halere, jarraitu nahi dut jotzen bai Joseba B. Lenoir bai Drumkoptersekin. Gainontzeko kolaborazioei dagokienez, etortzen badira eta gustuko baditut, hartuko ditut, noski. Proiektu bakoitzak bere lekua du, ezberdinak dira, eta uste dut ondo datorkidala nire bakarkako proiektuaz aparte bestelako gauzak egitea. Gainera, bizitzeko jo beharra daukat!



Gogor egin behar da lan musikaz bizi ahal izateko, ezta?

Bai, baina pozik nago, hau baita gustatzen zaidana. Zorionez, jotzeko aukera daukat eta badirudi jendeak nahi duela ni jotzen ikusi, beraz, perfektua da! Momentuz horrek fun-tzionatzen du, boladaka bada ere.



Napoka Iria mahai gainean jarri behar nahitaez. Nola bizi zenuen uztailean eskaini zenuten azken kontzertu hori?

Oso berezia izan zen. Jendez lepo zegoen antzokia: bertan bildu ziren familia, lagunak, zale pila bat, kolaborazioak ere izan genituen... Egia esan, ni oso lasai nengoen. Harrigarriki lasai. Aurreko hilabeteetan nostalgia kutsua eta halako sentimendu nahasmen izugarria izan nituen;baina behin hori pasata, sartu zitzaidan halako baretasun bat gorputzean zeinak kontzertu osoan iraun zidan, zorionez. Jakina, momentazoak egon ziren. Isiltasun une esanguratsuak, alegia. Badakizu hori izango dela zure azken aldia. Edonola ere, dena joan zen primeran.



Une gozoa bizitzen ari zen Napoka Iria. Uztea erabaki zaila izangozela suposatzen dut. Baina baita zintzoa ere, ze talde askok nola edo hala jarraitzen dute...

Hilabete luzeetako erabakia izan da;noski zaila izan dela. Pixkanaka argia ikusten joaten zara eta orduan diozu: Bale, listo. Hemen bukatzen da bidea. Iruditu zitzaigun gu bion (Ander Mujika) arteko elkarrizketa amaituta zegoela, eta nahiago genuen horrela uztea tiraka egotea baino, izan behar duelako. Musika izan behar du bere kabuz doana. Askotan bultzatu behar zaio, jakina, baina argi duzunean merezi duela.



Bestetik, bai Ander eta bai ni bestelako proiektuetan murgilduta geunden ordurako, eta erabaki genuen bazela garaia beste proiektu horiei ganoraz ekiteko. Eta horretan gaude!

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120