DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Mareak jaialdian

Black Market Karma, Los Amantes eta Aries ariko dira asteazken honetan Bermeon

Asteazken honetan kontzertua izango da Bizkaiko herriko Kafe Antzokian 21:30ean

EUROPA PRESS - 2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 10:39etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Black Market Karma.

Black Market Karma. (BMK)

Galería Noticia

Mareak jaialdiak aurrera darrai Bermeon, abangoardia eta tradizioa uztartzen dituzten kultur ekitaldiekin, eta asteazken honetan kontzertu bat izango da Bizkaiko herriko Kafe Antzokian, 21:30ean, Black Market Karma, Los Amantes eta Aries taldeekin, antolatzaileek jakinarazi dutenmez.

BILBO. Black Market Karma Londresko banda bat da. 1960ko hamarkadako eragina duen psikodelia eta pop musika egiten du, ekialdeko musika, folk, northern soul eta blues soinuekin nahastuta. 1990ko hamarkadako shoegaze eta dreampop soinu atmosferiko eta distortsionatuen eragin dauka.

The Velvet Underground edo The Beatles taldeen sixtie soinuen eta  Spacemen 3 edo Brian Jonestown Massacre moduko banden psikodelia  berriaren nahasketa dira Londresko taldearen abestiak. "Izaera oso markatuarekin eta soinu sendo eta bikain definituarekin, bake eta zorion espiral hipnotiko batean murgilduko gaituzte", adierazi dute antolatzaileek.

Bestalde, Los Amantes hirukotea Patricia Escoin artistaren proiektu berria da. Power pop, punk, rock alternatiboa eta garajea  maneiatzen dute. "Sendoak eta irmoak, melodia bikainak, primerako leloak eta abesti freskoak eta borobilak", nabarmendu dute.

Aries edo Isabel Fernandez Reviriego izango da kontzertua hasteko  arduraduna. Punk espiritua zuen Charades pop taldeko burua izan zen, baina etapa hori jada iragana da, eta ordutik bakarka dabil, Aries izenarekin. Hamar herrialdetan baino gehiagotan jo du eta "elektronika, pop esperimentala eta 1960ko hamarkadako melodia kaleidoskopiko disdiratsuak batzen dituen proposamen zirraragarria  sortu du". 

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120