DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN

Vara Mantero, Malika Djardi edo Michele Rizzo besteak beste egongo dira Bad-en XIX. edizioan

Bilboko Udalak antolatutako jaialdia urriaren 20an hasi eta 29ra arte luzatuko da

2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 13:53etan eguneratua

votos | ¡comenta!
BAD 2017 Bilbao Antzerkia Dantza VER VÍDEO Reproducir img

(Bilbao Kultura)

Galería Noticia

Euskal sorkuntza berriaren eta nazioarteko konpainien presentzia azpimarragarriaren arteko programazio orekatua izango da, aurten ere, Bilboko Udalak antolatzen duen BADen – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hurrengo edizioaren ezaugarri nagusia. Hilabete honetako 20tik 29ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena garaikidean erreferente diren La FuNdicIOn, Pabellón 6, BilbaoArte, Campos Antzokiko Kupula aretoa edo Bilborock agertokiak.

BILBO. Euskal sorkuntza berriaren eta nazioarteko konpainien presentzia azpimarragarriaren arteko programazio orekatua izango da, aurten ere, Bilboko Udalak antolatzen duen BADen – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hurrengo edizioaren ezaugarri nagusia. Hilabete honetako 20tik 29ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena garaikidean erreferente diren La FuNdicIOn, Pabellón 6, BilbaoArte, Campos Antzokiko Kupula aretoa edo Bilborock agertokiak.

BADen – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hurrengo edizioaren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Nekane Alonso Kultura Zinegotzia eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria bertan zirela.

BADen edizio berri horretan egongo diren 20 konpainien artetik ia erdia euskal eszena berrian sar daitezkeen eta dantzaren eta dramaturgia berrien alorretan batez ere lan egiten duten artista gazteak dira. Horrela, Olatz de Andrések, Nuria Pérezek, Ana Capillak, Nerea Martínezek, Proyecto Larruak, Kanpaik eta Peru Sabanek, besteak beste, euren lanak eskainiko dituzte, kasu guztietan, jaialdiaren barruan erabateko estreinaldiak izango diren ikuskizunak aurkeztuz.

Horrez gain, programazioak estatu mailako sei estreinaldi jasotzen ditu, eta puntu honetan nazioartean erreferentziazkoak diren zenbait figura azpimarratu behar dira: Estatuan “Os Serrenhos do Caldeiräo, ejercicios en antropología ficcional” dantza-antzerki ikuskizuna estreinatuko duen Vera Mantero koreografo portugaldarra; Cally Spooner dantzari eta koreografoa; edo Europako jaialdi garrantzitsuenetako batzuetatik igaro den eta bere amaren fede islamikoari eta otoitz egiteari buruzko “Sa prière” bakarkako dantza ikuskizuna eskainiko duen Malika Djardi, besteak beste.

Aurten ere, BADen edizio honek sorkuntzaren aldeko apustu garrantzitsua egin du, zenbait antzezlanen ekoizpen lanetan parte hartuz, Vicente Arlandisekin eta TNT Jaialdiarekin, Terrassako Joera Berriak izenekoarekin, edo Luis Buñuelen eta Jean – Claude Carriéreren testuetan eta irudietan oinarrituta Ramon Barearen dramaturgia eta zuzendaritza dituen eta Pabellón 6 eta Makiescénicarekin ekoiztu duen “Buñuel” (conversatori post-mortem).

Urriaren 24an arratsaldeko 20:00etan Pabellón 6n estreinatuko den ikuskizun horretan, zuzeneko musikari batek eta hiru antzezlek (Mikel Losada, Getari Etxegarai eta Irene Bau), Buñuelen eta emakume biografo bilakatutako bere biografoaren arteko topaketa eta elkarrizketa surrealista antzeztuko dute, arteaz, zineaz, ekologiaz, heriotzaz, maitasunaz edo gezurraz hitz egiteko. Ikus-entzunezko materiala Buñuelen filmen zatiek osatuko dute.

Programazio eszenikoa URRIAREN 20an hasiko da La FuNdicIOnen, dramaturgia berriak izenez ezagutzen direnen barruan dagoen eta plazeraz eta kontra-plazeraz hitz egiten duen “A placer” lana eszenara eramango duen LaBuena Compañía konpainia katalanarekin. Plazera gogobetetzea sortzen duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasun sortzaile gisa. Egun horretan bertan, Campos Antzokiko Kupulak Lökke/ Olatz de Andrésen “The Endgame” dantza ikuskizun berria jasoko du, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko testuak dituen eta agertokia, estetika estrategiaren gainean uzten duen xake taula erraldoi bilakatzen duen dantza pieza.

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIAK

Vera Manteroz eta Malika Djardiz gain, Estatu mailako beste lau estreinaldiak Cally Spoonerren, Michele Rizzoren, Alessandro Sciarroniren eta Raodouan Mrizigaren eskutik etorriko dira. Cally Spoonerrek “Offshore in Bilbao (un ensayo)” lana aurkeztuko du urriaren 25ean La FuNdicIOnen. Lan hori, egia esan, azaroan Lovainako Playground Jaialdian estreinatuko den proposamen baten entsegua da. Happening-aren, okupazioaren, programazioaren, saiakeraren eta liburu baten sinopsiaren artean dagoen “Offshore in Bilbao (un ensayo)” deskribatzeko modurik hoberena, zuzeneko erakusketa gisa definitzea izango da agian.

Italiatik, Alessandro Sciarronik “Chroma” (komentatutakoa) ekarriko du Campos Antzokiko Kupulara, eta Michele Rizzok klubetako dantza esperientzian inspiratutako eta oinarritutako “Higher”, dantza performancea. Euskadin lehen aldiz “55” ikusi ahal izango da, Radouan Mziringa koreografo eta dantzari marokoarraren lehenengo sorkuntza lana. Dantza performancea eskainiko du, artistak ikusleen ikuspegiarekin eta itxaropenekin etengabe jolasten duen bakarkako lana.

Programatutako gainerako proposamenen artean zenbait artista azpimarratu behar dira, “Hueco” lanean, ezezaguna denaren, iraunkortasunaren edo bilaketa baten zurrunbiloaren aurrean dantza egiten duen gorputzarekin eszenara bertigoaren ideia daraman Poliana Lima –Circula 2017 Saria–, besteak beste. Horrez gain, Poliana Limak “Identidad y memoria” tailerra eskainiko du profesionalei zuzendutako programazio espezifikoaren barruan.

Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango den beste ikuskizun bat, Burgosen jaio zen eta aspalditik Bruselan bizi den Edurne Rubio artistaren proposamena da. Espeleologoek gidatutako “Light Years Away” lana antzerkiaren iluntasunetik egiten den bisita da, agertzen den guztiak harritu egiten duen ibilbidea. Performance horren estreinaldia urriaren 27an izango da Pabellón 6n.

Aipamen berezia merezi du BADen ekoizpena ere baduen beste proiektuetako bat, oraingo honetan TNT jaialdiarekin batera ekoiztutakoa. Terrassan estreinatu ondoren, Vicente Arlandisen “Sumario 3/94” antzerki ikuskizuna urriaren 22an aurkeztuko da La FuNdicIOnen. 1994ko ekainaren 25ean, Vicente Arlandis Ruiz (artistaren aita) atxilotu egin zuten, Mª Lidia Bornay, 84 urteko auzokidea, hiltzea egotzita. Epai prozesu luzearen ondoren, 29 urteko zigorra jaso zuen. Proiektu honek, kasu horren inguruan sortu ziren istorio ugariei eta horiek kontatu ziren moduari buruzko galderak egitea du helburu. Kontakizun judizialaren hoztasunetik eta itxurazko objektibotasunetik abiatuz milaka puskatan leherrarazteko. BAD hasi aurretik, urriaren 19an, Vicente Arlandisek “Sumario 3/94: La historia judicial de Vicente Arlandis Ruiz” aurkeztuko du Anti-Liburudendan, arratsaldeko 19:30ean.

EUSKAL ESZENA

Beste behin, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak – BADek, aurrera jarraituko du euskal sorkuntzaren aldeko apustuarekin, bederatzi konpainia programatuz, eta horietatik seik jaialdian bertan estreinatuko dituzte euren azken lanak. Proposamen horietako bi, sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” udal programaren barruan aukeratu zirenak dira. Aritz Lópezen Larrua “Baserri” eta Nerea Martínezen “Biraka” proiektuak dira.

Larrua “Baserri” proiektua euskal kulturatik egiten den bidaia da, paralelismoa eginez lurrekoaren eta mitologikoaren artean, bizitzeko, lan egiteko, sozializatzeko… era tradizionala eta berezia berreskuratuz, oso sustraituta eta finkatuta dauden kulturarekin eta ohiturekin. “Hasten ari den Konpainiaren Saria 2016ko Leioako Umore Azokan”, dantza garaikidea eta Break Dancea bateratzen dituen proiektua, Aritz Lópezen eta Jordi Vilasecaren eskutik sortu da, Gasteizen dantza sustatzeko xedez. Urriaren 25ean estreinatuko da Pabellón 6n, gaueko 21:00etan.

“Biraka” lanari dagokionez, Nerea Martínezek, bere prestakuntzan izan dituen bi dantza teknikek, euskal dantza tradizionalak eta dantza garaikideak, denboran eta espazioan izan duten bilakaerari buruzko gogoeta da. Proiektuaren xedea, dantzaren artea, artearen munduko beste diziplina asko bezala, etengabeko bilakaera prozesuan dagoela erakustea eta horren inguruko ikerketa egitea da. Pieza, bi txalapartariren laguntzarekin itxiko da eta, horrez gain, Mónica Lavanderaren laguntza ere izango du jantzietan. Izan ere, tradizioaren eta garaikidea denaren arteko uztarketa jantzien bitartez ere irudikatzen da. Estreinaldia urriaren 26an izango da La FuNdicIOnen, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

BADen hurrengo edizioan ikuskizuna estreinatuko duten gainerako euskal konpainiak eta artistak hauek dira: Kanpai, Nuria Pérez eta Peru Saban Calabaza. Kanpairi dagokionez, 2016an Natalia de Miguelek eta Jorge Jaureguik sortu zuten konpainia da, eta elkarrekin egin duten lehen lana, BilbaoEszenaren laguntza izan duen “White Lies”, aurkeztuko dute. Urriaren 26an Pabellón 6n estreinatuko den dantza garaikide piezak, itxuraz bateraezinak diren bi munduren borrokatik transzendentziara eta mina gainditzera doan bidea erakutsiko du.

Nuria Pérezek, bere aldetik, “Funtzak” estreinatuko du urriaren 21ean, emakume hiltzaile baten, giza esentzien harrapakari baten, istorio tragikoa. Núria Pérezen zuzendaritzapean, Izaskun Lapaza, Itziar Ituño, Elene Carreto eta Sirah Badiola izango dira dantza piezaren interpreteak. Erabateko azken estreinaldia Peru Saban Calabazaren eskutik helduko da, “Juego Non Stop Jolasa” lanarekin, ikus-entzule guztiei zuzendutako jolasa, hamabi orduz luzatuko dena, eguerditik aurrera, Bilborocken, urriaren 21ean.

Amaitzeko, Sareanekin lankidetzan eta BLV-ARTen azken edizioan izan zuen estreinaldiaren ostean, “Misión Käpsa” ikusi ahal izango da. Bertan, Gabynete Sycorax konpainiak esperientzia eszenikoa proposatzen du, afaria barne, ikus-entzule kopuru txiki batentzat. Bertaratutakoek piperraren historiaren azken 500 urteak ezagutu ahal izango dituzte, barazki horren barietateetan oinarritutako menua dastatzen duten bitartean.

INAUGURAZIO KONTZERTUA

Programazio eszenikoaz gain, BADen hurrengo edizioa Ricky Hollywood musikari frantsesak Berreginen Museoan eskainiko duen kontzertuarekin inauguratuko da urriaren 19an arratsaldeko 20:00etan. Ricky Hollywood, Stephane Bellityren ezizena da, azken belaunaldiko pop frantsesaren konposatzaile finenetakoa. “Le Modeste Album” bere lehenengo diskoa aurkeztuko du, pop dotorea eta perfekzionista, ukitu elektronikoez hornituta, abesti herrikoi frantsesaren figura handiak gogorarazten eta eguneratzen dituena. Kontzertua 19:30ean izango da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Ohikoa denez, jaialdiak irauten dituen egunetan arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako zenbait jarduera berezi egingo dira. Horrela, Poliana Limak dantza garaikide eta inprobisazio tailerra eskainiko du larunbatean, urriaren 28an, Berreginen Museoan, dantzako, antzerkiko edo zirkuko profesionalentzat eta ikasleentzat (10 euro). Tailerraren helburua, dantzak denboraren igarotzearen adierazpen poetiko pertsonalerako eskaintzen dituen aukerak taldean aztertzea izango da.

Horrez gain, urriaren 26an, Cally Spoonerrek mintegia eskainiko du Bulegoa z/b-n, bere “Offshore in Bilbao (un ensayo)” lanari buruz hitz eginez, piezan parte hartzen duten performerrekin batera. Europa Creativa Corpus proiektuaren ekoizpena da –Bulegoa z/b proiektu horretako kide da–, eta BADen laguntza izan du performance honetarako.

Urriaren 28an, 4 eta 12 urte arteko umeak dituzten familiei zuzendutako dantza eta mugimendu jarduera programatu da Bilborock aretoan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Mugimenduan egingo den esperientzia baterakoa da, dantzaren, mugimenduaren eta jolasaren bitarteaz, dantza garaikidearen izate artistikora hurbiltzea erraztuko duen espazioa eskainiz, lehen pertsonan bizitako potentzial eraldatzailea aitortuz. Halaber, gure sormena eta adierazkortasuna aberastuko ditu. Tailerra Mugik, Dantza eta mugimendu terapeuta diren lau emakumek osatutako taldeak, eskainiko du.

SARRERAK ETA ABONUAK

Jaialdirako sarrerek 10 euroko prezioa izango dute txarteldegian –8 euro aurretik erosiz gero www.badbilbao.eus helbidean eta jaialdiko bulegoan– eta bost sarrerako bonuak ere jarriko dira salgai, 35 eurotan. Ohikoa denez, BADen informazio bulegoa Errekalde Aretoan egongo da, eta urriaren 13an zabalduko ditu ateak. “Mision Käpsa” ikuskizunak 12 euroko prezioa du, eta horretarako sarrerak Sareanen eskuratu beharko dira (Mariaren Bihotzaren plaza, 4).

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120