DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
argazkilaritza

Gailurretatik harago, argazkiak

Begira Photo jaialdiaren 7. edizioa ospatuko dute Durangaldean eta Zarautzen, urriaren 26tik azaroaren 18ra. Aurten, mendia izango da argazkien protagonista nagusia, baina argazki-liburuek, hitzaldiek, tailerrek eta mahai-inguruek osatuko dute egitaraua

KATTALIN BARBER - 2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 12:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
‘Gailurrak’ erakusketako‘Cumbres’ lana. MARTIN RUEDA

‘Gailurrak’ erakusketako‘Cumbres’ lana. (MARTIN RUEDA)

Galería Noticia

  • ‘Gailurrak’ erakusketako‘Cumbres’ lana. MARTIN RUEDA

Gizarteak naturan duen eragina eta naturak berak gurean duen eragina aztertuko dute hainbat argazki erakusketa eta hitzaldiren bidez Begira Photo jaialdiaren 7. edizioan. “Gaur egun, inoiz baino gehiago ohartu behar gara naturarekin dugun harremanez. Zer egin dezake argazkilaritzak egoera honen aurrean? Nola landu dezakegu naturaren babesa? Mendiaren inguruko erakusketen bidez bizi garen lurra errespetatzea eta baloratzea da gure helburua”, dio Leo Simoesek, jaialdiaren zuzendariak.



Bizi garen ingurunea zaintzeko beharraz ohartaraztea garrantzitsua dela deritzo Simoesek. “Begira Photok ikusarazi nahi du logika ekologikoa gailendu behar zaiola ingurunea suntsitzea ondorio duen logika ekonomikoari. Lurraren inguruko begirada pedagogikoa da gurea;pedagogia honek ez du esaten zer begiratu, baizik eta nola egin”. Joan den urtean basoa eta aurten mendia landu ostean, datorren urtean uraren txanda izango dela argitu du zuzendariak. “Naturaren trilogia honi amaiera emango diogu horrela”, gaineratu du.



Hamaikagarrena Durangoko Kinua argazki elkarteak antolatzen du Begira Photo jaialdia 2011tik. “Gure helburu nagusia argazkigintza garaikidea sustatzea eta gaur egun bizi duen egoera aztertzea da, ikuspuntu desberdinetatik landuta”, jarraitu du Simoesek. Urriaren 26tik azaroaren 18ra ospatuko dute jaialdia Durangaldean, Bilbon eta Zarau-tzen. Teknika, sentsibilitate eta jatorri desberdineko argazkilari askok parte hartuko dute.

Lau erakusketa nagusi ditu jaialdiak, baina horrez gain, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta argazki-liburuen erakusketak antolatu dituzte edizio honetarako: “Irudi fotografikoa sortu, kudeatu, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukera ematen duen espazioa da gurea”, adierazi du Simoesek.



Gainera, aurten egitarauak berrikuntzak ditu. Alde batetik, Jardunaldi nagusiak Durangaldean izan arren, erakusketak Zarautz eta Bilbora zabalduko dituzte. Bestetik, I. Begira Photo sariak antolatu dituzte. Jon Gorospe argazkilari arabarrak irabazi du Begira Photo jaialdiak antolatu duen argazki sorkuntza lehiaketaren lehenengo edizioa eta Alejandro Leon Cannockek jaso du argazkilaritza-saiakeren   I. Begira Photo Saria. “Osasuntsu dago jaialdia, zazpi urte eta gero esan dezakegu eskualdean finkatu egin dela eta gero eta gehiago dira gurera gerturatzen direnak”, dio Simoesek.



Simoesek beste berrikuntza bat aipatu nahi izan du: sortu berri duten Begira Photo Magazin aldizkaria. “Argitalpen hau argazkiaren jardute artistikoari buruz pentsatu eta eztabaidatzeko gunea izatea nahi dugu -azaldu du zuzendariak-. Jaialdian parte hartzen dutenen ahotsak bilduko ditu, bertan esan direnak gordetzeko eta paperean izateko”.



Lau erakusketa nagusi Mendian noraezean ibiltzea eta naturaren balio artistikoa konpartitzen dituzte jaialdiko lau erakusketa nagusiek. Mendia protagonista nagusia da argazkietan. Artistek beraiek naturarekin duten harremanetan eta jarduera artistiko gisa naturara egiten diren espedizioetan arakatzen da. Lau erakusketa nagusi paratu dira aurten. Gailurrak erakusketan Carla Andrade, Davide Maria Ferrari, Moreno &Grau eta Martin Ruedak parte hartu dute. N.Mountains erakusketa, berriz, Jon Gorospe, argazkigintzaren sorkuntzarako lehenengo Begira Photo Sariaren irabazlearen lana da. Iparretik 60º-tik gorako mendi inguruetako paisaiak ikertzetik sortu den proiektua da. Fernando Maselli argazkilariaren Paisaia eraikitzea lana ere ikusgai egongo da. Erakusketak diskurtso bakarra du: paisaia eta horren eraikitze formala eta kontzeptuala.



Azkenik, Tontorrera iristea erakusketa kolektiboa osatu da. Nazioarteko deialdi baten bidez, mundu osoko argazkilarien lanak erakutsiko dira bertan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120