DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
arkitektura

Proposatu, kudeatu, eraiki

Eraikin bat pentsamendu batetik paperera eta paperetik materiara eramatea prozesu luze bat da. Horrela izanik, eraikin on baten emaitza, eragile eta faktore askoren kudeaketa-lana da

ULA IRURETAGOIENA - 2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 12:13etan eguneratua

votos |¡comenta!
Loiuko padel kantxaren estaldura konpontzeko proiektua. Alboan, azken emaitza. TAPER STUDIO

Loiuko padel kantxaren estaldura konpontzeko proiektua. Alboan, azken emaitza. (TAPER STUDIO)

Galería Noticia

  • Loiuko padel kantxaren estaldura konpontzeko proiektua. Alboan, azken emaitza. TAPER STUDIO

Erne. Azken urteotan EAEko administrazioan joera arriskutsu bat salatu beharrean gara: eraikuntzako kontratu publikoetan eraikinen egikaritze-lana diseinu lanetik bereizten ari da, dirua aurreztu edota kontrol esparrua handitzeko. Arkitekto jakin batek sortutako lana beste edozeinek bukatu dezakeela pentsatzeak argi adierazten du arkitektura prozesuarekiko ezjakintasuna edota arkitektura on batekiko konpromiso falta. Izan ere, diseinu-prozesuan interruptus bat sortzea da.



Arkitektura ezin da prozesu mekaniko batekin alderatu, ez eta Ikeako eskuliburu on bat -egikaritze-proiektua- idazteko lan soil bat bezala ulertu. Zorionez edo tamalez, arkitektura eraikitzeko lana ez da prozesu lineal bat, ziurgabetasun aldagai askok eragiten dutelako. Horregatik, kanpoko eragileek hasiera bateko ideiak errotik aldatzera eraman gai-tzakete eta beraz, birformulaketarako prestatuta egon behar gara. 



LEHENTASUN ARIKETA Proiektu arkitektoniko baten prozesua osorik ikertzeko Loiuko Padel kantxaren estaldura lanari erreparatuko diogu. Lehiaketa publiko baten emaitza da eta: ideia proposamen batetik hasi eta eraikuntza lanak egin dira, beti ere, eta zailtasunak zailtasun, hasierako helburuak mantendu direlarik, irudietan ikusten den bezala. Prozesutik erator daitezkeen ustekabeko gertakariei aurre egiteko, funtsezkoa da proposamen arkitektonikoaren xedeak eta lehentasunak argi izatea gakoa da. Askotan aldaketak eragiteko unean lehentasun ariketa bat egin behar delako, funtsezko helburuak mantentzeko leialtasunari eutsiz. Padel kantxa batek zelai zabal batean duen bolumena deigarria da berez;horregatik, komenigarria da bere tamainaren tratamenduari arreta jartzea, handitasunaren per-tzepzioan eragiteko. Loiuko adibidean, estalkiaren geometriak -eta beraz, egiturak- ariketa on bat proposatzen du: kanpoaldetik bolumena leundu eta barnealdetik argi bahetu baten sarrera ahalbidetu.



Kantxaren egile-arkitektoen idatzietan irakurri daiteke: “Estalkiaren estandarizazioak eta industrializazioak eragin zuzena dute ekonomikoki, materialen erabilera optimizatu eta obraren epeak laburtzen baitituzte. Xehetasun konstruktibo xumeen alde joko da, exekuzio eta mantentze erreza dutenen alde. Proposamenak, adierazkortasun formal handikoak, kostu handiagoko edo txikiagoko konponbideak onartzen ditu, emaitzari kalterik egin gabe”. Deskribapen bat baino, helburu-manifestu bat da, geometria/forma eta eraikuntzaren arteko elkarlana azpimarratzeko. Horrek papereko eta errealitateko bi faktore garran-tzitsu estuki lotzen ditu eta, horrekin batera, eraikuntza eta egikaritze lanetako eginkizunak arkitektura-proposamenaren gako bilakatzen ditu. Aurreikusi gabeko gertakariek uneoro jarriko dute diseinua ezbaian.



Eraikin baten azken emaitza ikusitakoan, sarri kritika azkarregia egiten da arkitektoaren kalitatearen kontra edo alde. Emaitzaren balorazioan baztertu egiten dira eraikitze-denborak, aurrekontuak edota prozesuaren berezitasunak. Hau da, arkitektoaren helburu egokitasunaz aparte beste faktore batzuk ere badaudela.



Eraikitako padel kantxa ikusirik, arkitekto, sustatzaile eta eraikitzailearen artean komunikazio ona izan dela ondoriozta daiteke. Arkitekto taldearen gaztetasunak batzuetan sustatzaile publikoa urduritzen du. Loiuko eraikin-esperien-tzia arkitektoek paperetik errealitatera eramaten duten lehen lan mardula dela kontuan hartuz, sustatzaileek egindako apustua eta konfian-tza-lana mahaigaineratu beharra dago. Lan-taldean giro egokia sor-tzeak berebiziko garrantzia du arkitekturaren prozesuak dituen gorabeherei aurre egiteko. Lan-taldeak baimenduko du arkitektoak bere lana garatu dezala, arkitektura on bat erdiesteko.



Aurrekontuaren kontrola, eraikun-tza eta hirigintza arauak, mantentze-lanek inposatzen dituzten baldintzak, materialen eraikitze-logiketara egokitzea, eraikitzailearekiko harremana, sustatzailearenganako konfian-tza, eragile klimatikoak eraikitze-tenpusean eragin dezakeen atzerapena, obra kokatzen deneko inguruneko auzotarren jokabidea... besteak beste, eraikitzeko prozesuan eragin zuzena dute. Finean, arkitekturaren eraikuntza pentsamendu bat errealitate material, sozial eta ekonomikoarekin kudeatzeko lana da. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120