DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Gorka Ruiz eta Karla Martínez

Bilboko udalak Bilbao gazteko youtuber ofizial biak aukeratu ditu, gazteei aisiako eta kulturako planik onenak proposa diezaieten

Euskaraz aritzeko erraztasuna eta aurkeztutako bideoen kalitatea hartu dira kontuan hautatzeko

DEIA - 2017(e)ko urriaren 12a, osteguna - 13:22etan eguneratua

votos |¡comenta!
Gorka Ruiz eta Karla Martínez.

Galería Noticia

  • Gorka Ruiz eta Karla Martínez.

Bilboko Udalak, Bilbao Gazte-ren bidez, 2017-2018ko youtuber ofizial biak aukeratzeko lehiaketako irabazleak nortzuk izango diren jakinarazi du: Gorka Ruiz eta Karla Martínez.

BILBO. Kameraren aurrean ibiltzeko trebezia, euskaraz aritzeko erraztasuna eta aurkeztutako bideoen kalitatea hartu dira kontuan horiek biak hautatzeko. 18 urte dituzte eta aurretik ibiliak dira youtuben.

Gorkak bi kanal ditu: batean Athleticen partiduetaz eta bestean, bideojokoen inguruan aritzen da. Karlak, aldiz, KarlaAlwaysHappy kanala du eta bertan modako gaiak, eta bestelako gaiak jorratzen ditu.

Aurrerantzean, hilero bideo bi grabatuko dituzte, bakarka edo biek batera, Bilbok gazteentzako duen aisiarako eskaintza modu dinamiko eta entretenigarrian kontatzeko.

Bilboko Udalak gazteekin batera jarduteko duen konpromisoaren adierazpidea da BILBAO GAZTE. Horretarako, Udalak komunikazio-tresnak jarri ditu: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google+ y YouTube) eta webgunea, gazteengan eragina duten politika zehatzei buruzko informazio erabilgarriz osatua.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120