DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
musika

Donostiako Heineken Jazzaldia Rising Stars Jazz Award sariaren lankidea izango da

EP - 2017(e)ko urriaren 12a, osteguna - 21:31etan eguneratua

votos |¡comenta!
Rising Stars Jazz Award l

Galería Noticia

  • Rising Stars Jazz Award l

Donostiako Heineken Jazzaldia Rising Stars Jazz Award sariaren lankideetako bat izango da. Saritutako artistak Europako zazpi jaialdi garrantzitsuenetako programan jotzeko aukera izango du, Heineken Jazzaldiaren arduradunek iragarri dutenez.

DONOSTIA. Rising Stars Jazz Award lehiaketaren helburua da Europako jazzaren talentu berria aurkitzea eta nazioarteko ibilbideari ekiteko behar dituen bitartekoak eskaintzea. Horretarako, lehiaketa irabazten duen musikaria edo taldea Europako ospe handieneko zazpi jazzaldietako programazioan sartuko da.

Heineken Jazzaldiarekin batera, Nice Jazz Festival (Frantzia), Kongsberg Jazz Festival (Norvegia), JazzOpen (Stuttgart, Alemania), North Sea Jazz Festival (Herbehereak), Leopolis Jazz Festival (Lviv, Ukraina) eta Cheltenham Jazz Festival (Erresuma Batua) daude zerrendan. Halere, Europako jazzaldi gehiago gehitu daitezke.

Jazzaldi donostiarrak lehiaketaren antolakuntzan eta irabazlearen hautaketan parte hartzen ez badu ere -azaroaren 7an jakinaraziko da irabazlearen izena-, lankidea izango da, Rising Stars Jazz Award saria irabazten duen musikaria edo taldea bere programazioan sartuko duen neurrian.

Parte hartzeko interesa dutenek informazio gehiago eskura dezakete www.l1risingstarsjazzaward.com webgunean, eta bertan aurkituko dute izena emateko orria. Formularioa bete eta eskatzen den materiala (biografia, argazkiak, bideo bat eta hiru musika pieza) bidaltzeko azken eguna urriaren 28a izango da. Rising Stars Jazz Award saria irabazten duenaren nazioarteko lehen bultzada bermatuta dago Air Artist Agency artista agentziaren babesari esker.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120