DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
musika

Hesiak atzean utzita

‘Zuhaitzak ez du beldurrik’ izenburua dakar Xabi San Sebastianen lan berriak, esperimentazioaren
bidetik urratutako bilduma, natura harturik inspirazio. Azaroaren 5ean Bilbon ariko da zuzenean

OLATZ PRAT - 2017(e)ko urriaren 30a, astelehena - 12:00etan eguneratua

votos |¡comenta!
Rock-etik aldendu eta esperimentazioari atea ireki dio Xabi San Sebastianek bere laugarren diskoan. ALBERTO ELOSEGI

Rock-etik aldendu eta esperimentazioari atea ireki dio Xabi San Sebastianek bere laugarren diskoan. (ALBERTO ELOSEGI)

Galería Noticia

  • Rock-etik aldendu eta esperimentazioari atea ireki dio Xabi San Sebastianek bere laugarren diskoan. ALBERTO ELOSEGI

Txikitan marretatik atera gabe marrazteak marka-tzen zuen margolariaren bikaintasuna, nork kopiatu irudia finen, nork egin akats gutxien. Musika ere hala irakatsi izan diote musikari gehienei, diktatua ahalik eta txukunen egitea bilatuz, partiturari ahalik eta zorrotzen jarraitzeko eskatuz;arauak errespetatu eta haien baitan mugitzeko abilezia bailitzan artistaren talentuaren neurgailu. Xabi San Sebastianek (Donostia, 1967) ere asmatuko luke, zalantzarik gabe, marratik atera gabe margotzen eta aise idatziko lituzke diktatuko notak eta figurak, erakutsiko luke baduela teknika bikaina eta fina, baina horrek ez luke inolaz ere bere osotasunean islatuko artista honen dohaina eta kalitatea.



Bakarkako laugarren lana plazaratu berri du San Sebastianek, Zuhaitzak ez du beldurrik (Autoekoizpena, 2017), suntsitzetik eraikitako obra bat, ezarritako arauekin apurtu eta hesiaz kanpoko basoetan murgiltzetik sortua. Aurreko lanetako folk-a, rock-a eta jazz ukituak mantentzen dituen arren, abstrakzioaren bidetik jo du abeslari eta gitarra-jotzaileak oraingoan, “esperimentazio soinuzkoa eta psikikoa”, musikariak dioenez.



Bizi duen garai musikalean formalismoak eta birtuosismoak ez daukate interes berezirik San Sebastianentzat. “Teknika ona ez dut albora utzi nahi, baina beste zerbaiten bila nabil -azaldu du-. Azkenaldian asko irakurri dut magiari buruz eta artea magia mota bat dela iruditzen zait. Batzuetan lortzen da eta bestetan ez, baina magia horren bila nabil”. Ahotsaren erabileran izan du, batez ere, eboluzio nabarmena. Emozioen olatuetatik abestu du donostiarrak: “Sentsazioetan zentratu naiz eta buruak eramaten ninduen lekura joan naiz, kontzeptu musikalak ez diren gauzetan oinarrituta”.



Euskal musikan ahotsaren esperimentazioan aitzindari izan zen Mikel Laboa eta hark zabaldutako bideetan barna sartu da San Sebastian disko honetan. Hala, bidaia sideral moduan definitu ahalko liratekeen Haizea gozatzen edo Ametsa bezalako kantuetan, abeslaria Laboaren izpirituak hartu duela dirudi, haren hizkera katramilatsuaz eta ahots-erakustaldi izugarria eginez.



Onartzen du ordea, zuhaitzak inoiz izango ez dituen “lotsak eta beldurrak gainditu” behar izan dituela, kantuak egiterakoan baino gehiago horiek jendaurrean aurkezteko ordua zela erabakitzean, batez ere. “Gaur egun oraindik beldur puntu bat ematen badu pentsatzeak jendeak nola hartuko dituen horrelako gauzak, harrigarria egiten zait pentsatzea nola Mikel (Laboa) duela hainbeste urte hasi zen horrelakoak egiten, publikoa inolaz ere ohituta ez zegoenean. Mikelek egin zuena oso polita, ausarta, apurtzailea eta berritzailea izan zen”.

San Sebastianen zuzenekoek ere badute esperimentaziotik zerbait: “Momentutik edaten dugu eta inprobisazioak badu bere lekutxoa. Polita da baina bere arriskuak ditu, giroak ez badizu laguntzen ahalegin handiagoa eskatzen duelako. Giroak laguntzen badu, berriz, errazagoa da esperimentatzea”, kontatu du.



Natura mintzagai Naturan topatu ditu San Sebastianek galdera askoren erantzunak, horregatik dira lan honetan hain ugariak naturari idatzitako lerroak, izenburutik bertatik hasita. “Ohartzen naiz mendira joatean hiriko arazoak disolbatu egiten direla inguruko bizitzan murgiltzen zarenean, gauzak pausatu egiten dira eta hor ikusten da zer den garrantzitsua eta zer ez. Balio du ere ikusteko guri gertatzen zaizkigun gauza horietatik zeintzuk gertatzen diren naturan eta zeintzuk ez”. Erantzun onak topatzeko, galdera onak egin beharra dago eta abeslariak horretarako lekua ere topatu du naturan: “Inspiratzen nauen eta lasaitasuna ematen didan eremua da natura;denontzat oso interesgarria eta beharrezkoa dela iruditzen zait naturak dituen gordintasunak eta misterioak kontuan hartzea”.



Zuhaitzak ez du beldurrik honetan, San Sebastianek bidaide izan ditu beste behin Satxa Soriazu (teklatuak) eta Matthieu Haramboure (baxua);aldiz, Josu Ervitik hartu ditu danbor eta atabalak, Igor Telletxearen ordez. Kantuak San Sebastianek sortu eta konposatzen baditu ere, denen artean osatzen dituzte gero: “Esan dezagun, enborra nik jartzen dudala eta gero musikariekin adarrak, hostoak eta loreak ateratzen direla. Emandako maketatik harago joaten saiatzen gara, eta beti hazi egiten dira kantuak eurekin”, dio kantariak. Diskoa Josu Ervitiren Drum Groove Studion eta Hernaniko Xaturrenea estudioan grabatu dute eta nahasketak Harambourek berak egin ditu. Masterizazioa, berriz, Estanis Elorzak egin du, Doctor Master estudioan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120