DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
bertsolaritza

Zazpi aulki jokoan

Gaur hasiko dira, Bastidan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. BECeko finalerako txartela izango dute helburu 24 parte-hartzaileek

DABI PIEDRA - 2017(e)ko urriaren 31a, asteartea - 11:40etan eguneratua

votos |¡comenta!
Final laurdenetako puntuazio onena lortu zuen Oihana Iguaranek, Leitzan saio biribila eginda.GARI GARAIALDE / XDZ

Final laurdenetako puntuazio onena lortu zuen Oihana Iguaranek, Leitzan saio biribila eginda. (GARI GARAIALDE / XDZ)

Galería Noticia

  • Final laurdenetako puntuazio onena lortu zuen Oihana Iguaranek, Leitzan saio biribila eginda.GARI GARAIALDE / XDZ

Final laurdenetako fasea biribildu zuen Tolosako saioan agerian geratu zen Txapelketa Nagusiak zaleengan eragiten duen jakin-mina eta bertso gosea: 1.250 lagun batu ziren Beotibar pilotalekuan. Bada, orain arteko kanporaketak entzulerik zorrotzena ere asetzeko modukoak izan direla esan daiteke, izan ere, saio ederrak entzun ahal izan dira oro har, eta bertsolariek maila polita eman dutela adierazten dute puntuazio altuek. 



Orain, beste koska bat igotzeko unea da, final laurdenetako onenak eta 2013ko sei finalista lehiatuko baitira finalaurrekoetan.



Oihana Iguaranek dio “gogotsu” doala finalaurrekoetara. Ez da gutxiagorako, final laurdenetan, Leitzan jokatutako saioa irabazi zuen, 714 punturekin. Hau da, fase horretan kantatu zuten 36 bertsolarien artetik puntuaziorik altuena eman zioten epaileek. “Zeure buruari tenperatura hartu gabe heltzen zara final laurdenetara, baina Lei-tzan disfrutatu egin nuen”, azaldu du Amasa-Villabonako gazteak. “Finalaurrekoetan berriro hala sentitzea lortuko banu, oso pozik geratuko nintzateke”.



Ez da lantegi erraza, ordea, finalaurrekoetako sailkapenaren goialdean muturra sartzea. “Saio guztietan daude bertsolari on-onak”, dio Iguaranek. Orain arte txapelketa harmailetatik segitu duten sei bertsolari batuko zaizkie final laurdenetatik datozenei: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina, aurreko txapelketan finalista izandakoak. Guztira, 24 bertsolarik parte hartuko dute fase honetan, baina zazpiren-tzako lekua baino ez dago BECeko oholtzan. Izan ere, Amets Arzallus txapeldunak ziurtatua du zortzigarren aulkia final handian.

Formatu bitxia du finalaurreko faseak, bi itzulitara jokatuko baita: Lehenengo lau saioetan bertsolari guztiek kantatuko dute, seik egun bakoitzean. Bastidan, Irunen, Maulen eta Durangon izango dira hi-tzorduak. Ondoren, puntuaziorik altuena duten 18 bertsolariek bigarren fasea jokatuko dute, beste hiru asteburutan: Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira bigarren faseko kanporaketak. Bi faseetako puntuak batu, eta zazpi onenek irabaziko dute finalerako txartela. Korapilatsuagoa den arren, Iguaranek ez du bi faseko sistema hori begi txarrez ikusten. “Bidezkoagoa iruditzen zait. Egun txar bat izan baduzu, bigarren saio bat duzu berdintzeko”.

Emakumeak indartsu Finalaurrekoetako parte-hartzaileen izenak ikusita, garbi dago belaunaldi berriak indartsu datozela. Pixkanaka, bertsolaritzaren geroaren eta orainaren erantzukizuna hartzen hasi dira zenbait gazte. Horren lekuko, Iguaranek berak egindako lan ederra, edo txapelketako gazteenak, Nerea Ibarzabalek, Zumaiako final laurdena irabazi izana. Emakumeen lana ere nabarmentzekoa da. Orain dela urte gutxi pentsaezina zen Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetara hamar emakume sailka-tzea. Bada, aurten hala izango da, eta, are gehiago, sei final laurdenetatik lautan emakumeak izan dira irabazle: Oihana Iguaran, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal. “Sekulako ilusioa eragiten dit emakumeak maila ona ematen en-tzutea”, dio Iguaranek.



Kasualitatearena baino, azken urteotan egindako lanaren emaitza da hori, Iguaranen ustez. Bidea urratu zuten aitzindarien eredua izan dute, plazaren fokuetatik urruti aritu ziren hainbatekin hasi (Rosi Lazkano, esaterako) eta 2009ko txapeldun Maialen Lujanbiorekin amaituta. “Aurretik pasatako batzuek atea zabalik utzi zioten gure belaunaldiari”. Lanketa berezia egin dute hainbat emakumek plazan beren lekua aldarrikatzeko. Ez da kasualitatea izeneko saioak eta Ahalduntze Bertso Eskola aipatu ditu Iguaranek. Azken hori duela hiru urte jarri zuten martxan. “Emakume mordoa batu gara, elkarri entzunaz indartu gara, bakoitzak beretik zerbait eman dezakeela sinetsi dugu, konplexuak galduta”.



Orain arte egindako lanketa agerian utzi du txapelketak: “Ikusi ahal izan da zenbat kolore dauden emakumeen artean, bakoitzak bere ekarpena egin dezakeela”. Mutil zein neska, bakoitzak “bere ahotsetik” kantatzea da txapelketaren giltzarria. Orain arte, “jendea gauza politak entzuten” ari dela dio Iguaranek, eta finalaurrekoak ere goi mailakoak izatea espero dute zaleek.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120