DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
bidaia koadernoa

Purepetxa herriaren magia

Mexikoko Michoacan estatuan bizi diren komunitate indigenek bizirik mantentzen dituzte tradizio paganoak. Paricutin sumendia da kontakizun guztien erregea

ANE IRAZABAL - 2017(e)ko azaroaren 1a, asteazkena - 13:07etan eguneratua

votos |¡comenta!
Esperanza Chavezen bordatu koloretsuak benetako artelan bilakatu dira San Juan Berrian. A. IRAZABAL

Esperanza Chavezen bordatu koloretsuak benetako artelan bilakatu dira San Juan Berrian. (A. IRAZABAL)

Galería Noticia

  • Esperanza Chavezen bordatu koloretsuak benetako artelan bilakatu dira San Juan Berrian. A. IRAZABAL

Esperanza Chavezek 30 urte igaro ditu jostun lanetan. Emakume txikia da, argala, baina bizitzako esperientzia gogorren markak oso agerikoak dira bere aurpegian. “Lanaren ajeak”, adierazi du txantxa artean. Esperanza 20 urterekin hasi zen kotoizko kamiseta zurien gainean kolore biziko loreak bordatzen. Orduz geroztik, orratz bera erabili du. “Nire laguna da eta ez nau inoiz bakarrik utzi. Orratzak eta biok elkarrekin egin dugu azken hamarkadetako ibilbidea”, diosku.



Mexikoko Michoacan estatuan jaio zen Esperanza. Haren gurasoak nekazariak ziren, ahuakatea lantzen zuten. Horregatik, oparotasun xumean hezi zituzten zazpi seme-alabak. Chavez familia purepetxa komunitate indigenan bizi zen eta egun ere bizirik mantentzen dituzte iraganeko tradizioak. Purepetxa hizkuntza egunero elikatu eta komunitatearen sinesmen politeistak belaunaldiz belaunaldi pasa dira Chavez familian. Esperanza eta bere senarra, Pedro, purepetxaz mintzatzen dira. “Gure hizkuntza da eta zaindu egin behar dugu”, azaldu du Esperanzak. Haren seme-alabek ere etxeko ohiturak jarraitu dituzte.



Izan ere, mitologiaz jantzita dago Michoacan estatua. Esperanzaren familiak San Juan Parangaricutiro komunitatetik ihes egin zuen Paricutin sumendiak eztanda egin zuenean. 1943a zen, eta labaren etorrerak exodo masiboa eragin zuen. “Ehunka familiek atzean utzi zituzten haien etxeak, lurrak eta abereak. Labak dena desegin zuen”, gogoratu du Esperanzak.



Hori hala, purepetxak ondoko bailaran ezarri ziren eta komunitate berriari San Juan Berria deitu zioten. Baina, ihes egin zutenean, familiek ez zuten ahaztu Mirarien Jainkoa haiekin eramatea. San Juan Berrian haren omenezko eliza eraiki zuten. “Mirarien Jainkoari esker bizirik atera ginen sumendiaren krudeltasunetik”, kontatu du Esperanzak. 74 urteren ondoren, Mirarien Santutegia erromesaldi gune handi bihurtu da. “Turismoari esker, gure familiak aurrera egin ahal izan du. Gure etxetik alde egin genuenean ez genuen ezer”, gogoratu du Esperanzak.



ERABATEKO ARTELANAK Hurrengo hamarkadak oso gogorrak izan ziren Chavez familiaren-tzat. San Juan Parangaricutirotik alde egindako herritarrek zerotik eraiki behar izan zuten komunitate berria. Pedrok ahuakatea lantzeari ekin zion eta azkar bihurtu zen San Juan Berriko ekoizle ezagun. Esperanzak, berriz, jostun ofizioa ikasi zuen bizilagunengandik. Hala, denboraren poderioz, Esperanzaren bordatuak artelan bilakatu dira. “Kamiseta bakoitza eskuz josten dut, pazientzia handiarekin”, azaldu du.



Orain, santutegiaren ondoan dagoen kamiseta denda batean lan egiten du Esperanzak. “Mexiko zabaletik herritar asko etor-tzen dira Mirarien Santutegia bisitatzera eta, bide batez, Michoacaneko jantzi tradizionalak erosten dituzte. Jainkoari eskerrak ez zaigu lanik falta”, kontatu du Esperanzak.



KONPETENTZIA DESLEIALA Edonola ere, azkenaldian konpeten-tzia handia sortu da jantzi tipikoak saltzen dituzten denden artean. Izan ere, prezioak jaisteko helburuz, negozio askok kamiseta faltsuak saltzen dituzte. “Eskuz eginak direla diote, baina gezurra da. Badago modu erraza biak desberdintzeko”, erakutsi digu Esperanzak. “Jostun makinaz egindako bordatuak perfektuak dira. Eskuz egindakoek, berriz, akatsak dituzte. Ez dira berdinak, ez dira simetrikoak. Horixe da haien xarma”.



Halere, eskaera handia da, denak asetzeko modukoa. San Juan Berria, Mexikoko bigarren elizarik bisitatuena da Guadalupeko basilikaren ostean. Sumendiaren errautsen gainean eraiki zen santutegira ehunka pertsona hurbiltzen dira egunero. Asteburuetan milaka izatera irits daitezke. Tradizioak dio belaunak makurtuz ibili behar dela aldarerantz. Erromes askok, ordea, atzera eta aurrera dantza eginez egiten dute bidea. “Sumendiaren omenezko dan-tza da”, adierazi du Esperanzak. Erromesak Michoacaneko jan-tzi tradizionalekin iristen dira elizara.



Txoko magiko honetan bat egiten dute erritu paganoek eta katolikoek. Inolako kontraesanik gabe.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120