DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
dantza

Gastronomia eta dantzak bat egiten dutenean

Les Vikings taldearen, Jorge Jauregi eta Paolo Mohovich koreografoen eta Enrique Fleischmann sukaldariaren elkarlanaren emaitza da Dantzaz konpainiaren ‘Harri, orri, ar’. Azaroaren 17 eta 18an Donapaleun taularatuko da

Ainhoa Lores - 2017(e)ko azaroaren 5a, igandea - 11:59etan eguneratua

votos |¡comenta!
‘Harri orri ar’ obran parte hartzen duten dantzarietako bi. BLANCA RAZQUIN

‘Harri orri ar’ obran parte hartzen duten dantzarietako bi. BLANCA RAZQUIN

Galería Noticia

  • ‘Harri orri ar’ obran parte hartzen duten dantzarietako bi. BLANCA RAZQUIN

Attrezzo jangarria, mariachien musika, zirku garaikidearen kutsuak, energia handiko mugimenduak eta oso fisikoak. Guzti horrek du lekua Dantzaz konpainiaren Harri, orri, ar azken sorkuntza lanean. Obra honek gogora ekartzen digu, haurren ohiko jolasetan gertatzen den bezala, hauskortasunak ere (paperak irudikatua) garaitu egin dezakeela indarra (harria). Oso desberdinak diren hiru piezaz osatua, Les Vikings konpainiak eta Jorge Jauregi eta Paolo Mohovich koreografoek sortutako lan honek Enrique Fleischmann sukaldariaren lankidetza izan du.

Hiru piezaz osatutako egitasmo bat da Harri, orri, ar. Lehenengoa, Historia de un segundo, Les Vikings bikoteak sortu zuen. Sara Olmok eta Victor Launay koreografoek osatzen dute taldea eta elkarrizketa batean barneratzea proposatzen diote ikusleari. Frantziatik bata eta Espainiatik bestea, Dantzaz konpainian ari-tzeko etorri ziren Euskal Herrira, urtarrilean. “Haien estiloa oso akrobatikoa da, zirku garaikidearekin oso lotutakoa, eta musika oso atseginaz lagundua”, azaldu du Dantzaz taldeko zuzendari Fernando Saenz de Ugartek.

Complete Surrender da bigarren pieza, kasu honetan, Jorge Jauregi Bilboko koreografoak sortua. Bere asmoa, norbanakoaren eta taldearen arteko muturreko leku horretara hurbiltzea da. Lan korala da, garaikidea eta fisikoa. Saenz de Ugartek dioenez, konpainian beti gustatu izan zaie Euskal Herriko koreografoekin lan egitea: “Dantzaz euskal konpainia bat da eta bertako dantzari eta koreografoekin aritzen da, nazioartekoekin ere bai ordea, eta halako nahasketatik dator gure izaera”.

Harri, orri, ar da hirugarren pieza eta baita muntaia osoari izena ematen diona ere. Horretan, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarrarak eta bere taldeak parte hartu du. Honakoa ez da obra ohiko bat: attrezzo jangarri berezi bat du tartean. Bertan ageri diren harriek eta paperek sukaldaritzako plater originalen testura eta zaporeak har-tzen dituzte. Paolo Mohovich italiarrak sortu du koreografia eta soinuzko espazioak Pa Ta Kak garatu ditu, Lucha Reyesen ahotsaren laguntzarekin. Dantzaren eta elikagaien bitartez, “ikusleak seduzitzera eta seduzituak izatera” gonbidatu nahi ditu pieza honek, Dantzaz taldeko zuzendariaren esanetan.

Hain zuzen, azken obra horrekin abiatu zen ikuskizun osoa, zeina laborategi-proiektu gisa sortu zuten. Dantzaz-en zuzendariak dioenez, Danimarkako Black Box Dance Company taldeak beren herrialdera joateko gonbidapena luzatu zien, taldeak bertako kongresu batean parte har zezan. Gainera, gastronomiarekin lotuta, zerbait prestatu zezatela eskatu zieten. “Hori baino lehen, eurak Donostian egon ziren, pintxoak ezagutu zituzten… eta guk aurretik Dantza-Pote saioa sortu genuenez, horretan oinarritzea pentsatu genuen”, kontatu du Saenz de Ugartek.

Black Box Dance-n proposamena jaso eta taldea berehala jarri zen martxan. “Garai hartan jada Enrique Fleischmann eta Paolo Mohovich ezagutzen genituen eta biei luzatu genien erronka, Danimarkako sinposio horretan obra txiki bat aurkezteko”. Pieza hori Harri, orri, ar izan zen eta bikote bakar batek osatu zuen. Hasierako pieza hura “konpainia osorako bihurtu genuen, Danimarkan egindako estreinaldia eta gero”, azaldu du Saenz de Ugartek.

Dantzaz konpainiaren ekoizpenetan koreografoa beti sormenaren erdian kokatzen dutela argitu du zuzendariak. Kasu honetan, bi sortzaileen lanak uztartu dituzte: “Fleischmannek mahai gainean jartzen zituen elementuak eta ideiak, gero Mohovichek koreografian erabiltzeko, eta alderantziz”. Iazko maiatzean hasi zen taldea programa oso baten “hazi” hura sortzen, eta azaroan Danimarkan aurkeztu zuten. Martxoan Elorrion taularatu zituzten hiru piezak batera, lehenengoz. Saenz de Ugarteren ustez, “jendeak oso ondo hartzen ditu horrelako ikuskizunak eta gurekin dantza egiten bukatzen dute, gure jakiak jaten...” Aitortu duenez, “esperien-tzia ederra” izaten ari da”.

Gastronomia eta dantza uztartzea eta Harri, orri, ar bezalako ikuskizun berezi bat sortzea gauza ohikoa da Dantzaz konpainiarentzat: “aspalditik gabiltza berrikuntza lanetan”, dio bere zuzendariak. Besteak beste, taldeak Think Tanz izeneko eraberri-tze laborategi propioa dauka;bertan, Eibar Futbol Taldearekin elkarlanean, Dantza-Pote ekimena gauzatu dute, besteak beste, Gipuzkoako ostalaritza elkartearekin, eskolekin, enpresekin... Izan ere, konpainiaren egitekoen artean dago “dantza garaikidea beste sektoreetara hurbiltzea eta sektore horiekin lan egitea”.

Azaroaren 17 eta 18an eskainiko dute Harri, orri, ar, Donapaleuko Complexe Saint Louis antzokian.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120