DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
arkitektura

Arkitektoen kolektiboaren etxea

Valentziako Arkitektoen Elkargoa berriki zaharberritu da, arkitektoen adierazgarria den etxea kaletarren begiradari irekiaz

ULA IRURETAGOIENA - 2017(e)ko azaroaren 6a, astelehena - 12:18etan eguneratua

votos |¡comenta!
Ele Arkitektura taldeak burutu ditu Valentziako eraikina berriztatzeko lanak. MWA HART NIBBRIG

Ele Arkitektura taldeak burutu ditu Valentziako eraikina berriztatzeko lanak. (MWA HART NIBBRIG)

Galería Noticia

  • Ele Arkitektura taldeak burutu ditu Valentziako eraikina berriztatzeko lanak. MWA HART NIBBRIG

Arkitektoen Elkargoa arkitektoen kolektiboaren etxea da eta arkitekturarekin harremana duten tramite administratiboez, arkitekturaren hedapenaz eta arkitekturaren zabalpen funtzioaz arduratzen da. Estatu espainiarreko autonomia bakoitzak bere Arkitektoen Elkargoa du. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak lurraldearen irakurketa berezia du, Nafarroa eta Euskal Autonomi Elkargoko arkitektoak biltzen dituen elkartea baita, hau da, bi lurralde historikoen adierazle den talde ofizial bakarrenetarikoa izango da, seguru aski. Bitxikeria horretaz aparte, Arkitektoen Elkargoek ordezkaritza funtzioa egiten dute, arkitektoen artean eta baita arkitektoen eta gizartearen artean ere. Arkitekturaren gizarteratze-lana egiteko ardura hartu zezaketen arren, oraindik ere endogamikoegia dela onartu behar dugu.



Arkitektoen Elkargoek adierazgarritasun handiko espazio bat dute ordezkatzen duten lurraldearen hiriburuan;arkitektoek arkitektoentzat egiten duten eraikin bakarra da -sinbolismoz jositako gunea, beraz-. Valentziako Arkitektoen Elkargoak 2015.urtean ideia lehiaketa irekia deitu zuen, eta irabazleak Ele Arkitektura (Eduardo Landia eta Eloi Landia) suertatu ziren, Amelia Perea eta Alex Etxeberriarekin lan-taldean.



ELE ARKITEKTURA 2013an ibilbide profesionala hasitako euskal arkitekto taldea da Ele Arkitektura eta 2017ko Peña Ganchegui Euskal Arkitektura Gaztea sariaren finalista izan da (www.elearkitektura.com). Hainbat arkitekto gazteren hastapenak bezalaxe, bere kideek arkitektura ikasketak gogoz bukatu eta lehiaketetan parte hartzen hasi ziren, ariketa eta irabazpide posible gisa. Ba-tzuetan bakarrik eta Euskal Herritik lanean, bestetan atzerrian ezagututako lagunekin batera, aldi baterako atzerriratuz edota skype lagun-tzaz lotura birtualak eginaz. Horrelako elkarlan baten ondorioz, Valen-tziako Arkitektoen Elkargoa berriztatzeko lana esleitu zitzaien.



Valentziakoa erronka paregabea suertatu zaie gazte arkitekto hauei. Paperetik errealitatera eramatea jauzi arriskutsua da beti, bidean zer-edo-zer galdu daitekeelako eta hastapeneko helburuak deskafeinatuak gertatu, hainbat muga erreal direla medio. Berezko zailtasunei gehitu behar dizkiegu gainbegiratze lanetan arkitektoen kolektiboaren begirada zorrotzaren neurgailua gainean izango dela, kanpoan eraikitzeak sortzen duen ziurgabetasuna (gremioak eta lan egiteko moduak ezezagunak izatea), obra zuzendaritzarako bisitak murriztea (planifikazio on bat eraman behar izatea eta erabakiak hartzeko astia txikitzea), leku desberdinetan bizi diren lankideekin lan egitearen tentsioa (gaizki ulertuak gertatzeko aukera handitzea) eta gaztetasuna (konfiantza “irabazteko” esfortzua);egoera guztiarekin, arkitektura eraikitzearen erronka biderkatu egiten da esponentzialki.



Baina gaztetasunak duen oharkabetasuna super-botere bilakatu daiteke, Valentziako arkitekturak agertzen duen emaitza finak frogatzen duen moduan. Egileek dioten bezala, kontrol gutxiko eta eran-tzukizun handiko esku-har-tze hau “lan egiteko beste era batzuk ezagutzeko aukera ona eta aberasgarria izan da”.



HURBILTASUNAREN ALDE Gazteak abizenarekin bataiatutako arkitektoek, apustuz beteriko proposamen arkitektonikoa eraman dute Valentziara. Arkitekturaren forma eta materialitatea erabili dute eraikina kalera zabaltzeko, hau da, arkitektura kaletarrengana hurbiltzeko asmo ideologiko irmoa dago proposamenaren atzean. Sarbidea ireki-tzearekin batera, bisitariari orubearen atzealdeko patiora joateko gonbita egiten zaio. Pletina bertikal metalikoz egindako sareta batek hiritarrari barneratzeko ibilbidean konpainia egingo dio, sareta horren hutsune tarteetan arkitektoen jarduera publikoak eta landaredia ikusgai direlarik. 



Baina ez da soilik arkitekturaren gizarteratze funtzioa aintzat hartu. Proposamena kostu ekonomikoarekin eta mantenimenduarekin sentibera izan da. Hau da, eraikitze prozesuarekin eta gerora eraikinaren bizitzarekin kezka agertzen duen arkitektura egin da. Sareta metalikoa proiektu arkitektonikoaren elementu nagusi bilakatu dute eta berorren definitze teknikoan, tokiko materialak eta aurrez testeaturiko sistema aurrefabrikatua izatea balioztatu dute. Sistema honekin azkar eta merke eraikitzeaz gain, bertako gremioak mantentze-lanez arduratzeko gaitasuna ahalbidetzen da.



Helburu argiak eta lan zorrotza helduleku izan dira erronkari aurre egiteko asmakizunak. Maiz, arkitekto gazteek sinatutako arkitekturak lengoaia materikoarekin helburu ideologikoak eraikitzeko gaitasuna adierazten duelako. Gaztetasunaren utopia eraikitzeko grina, akaso.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120