DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
MILA MUSIKA HARIA” PROGRAMA

Tango eta milonga argentinarrak, euskal folklorea, flamenkoa, swinga eta jazza elkartuko dira ostiral honetatik aurrera

Formatu txikiko kontzertuen zikloa ostiral honetan, azaroak 17, hasiko da, errepertorioa swingean, manouchean, soulean eta bossan oinarritzen duen “14 cuerdas” bandarekin

D.D. - 2017(e)ko azaroaren 14a, asteartea - 11:08etan eguneratua

votos | ¡comenta!
“14 cuerdas”  banda.

“14 cuerdas” banda.

Galería Noticia

Gitarraren eta harizko musika tresnen zaleek eta jarraitzaileek, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita dagoen “Mila Musika Haria” zikloaren zortzigarren edizioaz gozatu ahal izango dute OSTIRALETIK aurrera. Bilboko Udalak antolatutako ekimenak sei kontzertu jasoko ditu abenduaren 1era arte, Abando-Barrainkuako udaltegian.

BILBO. Oraingo honetan, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko topaketek, tango eta milonga argentinarrak, euskal folklorea, flamenkoa, swinga edo jazza jasoko duen oso programazio anitza eskainiko dute. Egitaraua ostiral honetan, azaroaren 17an, hasiko da, 14 cuerdas laukotearekin. 30eko hamarkadako jazzy erritmoetkin eta leku beroetatik etorritako beste aire batzuekin, bossa novarekin, besteak beste, ikus-entzuleak benetako swing festaz gozatzera gonbidatuko dituzte. Taldea Merce Ruízek (ahotsa), Dany Garcíak (gitarra), Manuel Caverok (kontrabaxua) eta Alberto Iglesiasek (bateria) osatzen dute.

“Mila Musika Haria” programako bigarren kontzertua azaroaren 21ean izango da, Dúo del Mar bikotearekin. Marta Robles (gitarra) eta Ekaterina Záytseva (gitarra) agertokian elkartuko dira, indar, pasio eta talentu erakusketan, bakoitzaren espezialitateko hoberena uztartzen duen eta ikus-entzuleei gitarra espainiarraren aukera guztiak biltzen dizkien musika-paisaia errepertorioarekin.

azaroaren 24an Voces del Agua, silencios de metal izango ditugu. Gitarra, kantea eta kantua elkartuko dira, Gontzal Mendibil euskal kantautoreak ere parte hartzen duen musika proiektuan. Horren emaitza elkarrizketa indartsua eta emankorra da, malagueñek eta cantiñek zeharkatutakoa, eta baita euskarazko bertsoek eta doinuek ere. Hurrengo egunean, azaroaren 25ean, Marie Martin & Marcos Collado Dúok jatorrizko lanen eta beti ere oso era pertsonalean moldatutako bertsioak eskainiko dizkie ikus-entzuleei. Inprobisatzaile gisa duten esperientzia handiaren eta bien arteko elkar ulertzeari esker, kontzertu bakoitza, musika zintzotasunez betetako beste ez moduko ekitaldia da.

azaroaren 28an egitarauak La Guardia Vieja taldearen kontzertua eskainiko du, tangoan eta musika herrikoi argentinarrean oinarritutako errepertorioa, arrabaleko milongarekin eta landa inguruetako folklorearekin. Izan ere, horrela sortu zen taldea, ahotsak eta gitarrak elkartuz etorkinen ametsez betetako Buenos Aireseko patioetan.

“Mila Musika Haria” egitasmoaren aurtengo edizioa abenduaren 1ean amaituko da, Wim Den Herder musikari holandarrak eskainiko duen oso kontzertu bereziarekin. Gitarrarako talentu naturalarekin rockaren eta jazzaren lurralde emankorretan aritu ondoren, Den Herder gitarra akustikoan zentratu da, eta teknika berria garatu du musika-tresna horretarako, Wimpicking izenekoa, gitarraren munduari egiten dion ekarpen pertsonala. Kontzertu guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120