DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
azaroaren 19an

Artxipielagoa ikuskizunak kantatzeko zaletasuna sustatuko du Arriagan

Andoni Egaña bertsolariak; Ainhoa Garmendia sopranoak; eta Pello Ramírez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikariek, bakoitzak bere uhartetik, egindako ekarpenez eraiki da emanaldia

D.D. - 2017(e)ko azaroaren 14a, asteartea - 11:37etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Artxipielagoa ikuskizunak kantatzeko zaletasuna sustatuko du Arriagan.

Artxipielagoa ikuskizunak kantatzeko zaletasuna sustatuko du Arriagan.

Galería Noticia

Euskal Herriko kultura arloko hainbat artistek haien amets eta diziplinak batzea erabaki dute ikuskizun berri bati forma emateko, hitzak, doinuak, irudiek eta musikak elkarrekin jostatzen diren bat alegia. Bakoitza bere uhartetik dator, artxipielago bakarra osatzeko. Izan ere, Artxipielagoa proposamen berezia da, narrazioa, abestiak, bertsolaritza, musika eta bideo-proiekzioak uztartzearen bitartez sortu dena. Arriaga Antzokian datorren igandean, hilak 19, ikusi ahalko da, 19:00etatik aurrera.

BILBO. Andoni Egaña bertsolariaren gogoetek gidatuko dute saioa eta berarekin bat egingo dute eskenatokian Ainhoa Garmendia sopranoak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Pello Ramirez txelo eta soinu jotzaileak eta German Ormazabal piano jotzaileak. Gainera, Belen Ibarrolaren irudiek jantziko dute ikuskizuna. Maiz ibili dira elkarren inguruan sortzaile hauek guztiak, baina ikuskizun honek batu ditu, aurrenekoz, oholtza baten gainean. Orain, bakoitzaren energia, esperientzia eta ezagutza gehitu eta, uhartez uharte, Artxipielagoa osatu dute.

Ikuslegoaren partaidetza ezinbestekoa izango da. Atzoko eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak uztartuko dituzte saioan eta publikoaren partehartzearekin batera, aretoa “herri abesbatza” bilakatzea da helburua. Ukitu klasikoa izango du egitarauaren lehen atalak, Jose Mari Iparraguirre, Gabriel de Olaizola edota Jesus Guridi bezalako konpositoreen doinuekin. Bigarren atalean, berriz, abesti berriagoak joko dituzte: Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Ken Zazpi, Itoiz… Izan ere, euskal kantutegia zabaltzen laguntzea eta abesteko zaletasuna sustatzea dira emanaldiaren xede nagusiak.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120