DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
17. edizioa

EHUren Zientzia Asteak 25.000 bisitari jaso ditu

Edizio honetan inoiz baino ekintza eta  jarduera ugariago antolatu dira

EP - 2017(e)ko azaroaren 14a, asteartea - 17:14etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Inauguración de la semana de la ciencia.

Herritarrek "oso harrera ona" egin diotela Zientzia Asteari

Galería Noticia

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) adierazi du adin guztietako  herritarrek "oso harrera ona" egin diotela Zientzia Asteari, beste  behin ere. Azaroaren 8tik 12ra izan da ekimenaren 17. edizioa Bilbon,  Donostian, Gasteizen eta Barakaldon, eta 25.000 lagun baino gehiago  bertaratu dira Zientzia Astea hartu duten lau egoitzetara.

BILBO. Zehazki, EHUk jakinarazi duenez, 9.600 bisitari baino gehiago izan  ditu Bizkaia Aretoak, Bilbon, 5.000 inguru hurbildu dira Gasteizko  Bibat museora, eta beste horrenbeste Donostiako Tabakalerara.  Gainera, 5.400 bisitari izan dira Barakaldoko Clara Campoamor  zentroan. Azken edizioetan bezala, zifrek gora egin dute eta 2016an  izandakoak baino hobeagoak izan dira aurtengoak.

EHUren Zientzia Astearen edizio honetan inoiz baino ekintza eta  jarduera ugariago antolatu dira. Zehazki, 51 txoko zientifiko egon  dira ikusgai (22 Bilbon, 17 Donostian eta 12 Gasteizen) eta ehun  jarduera baino gehiago antolatu dira: tailerrak (62), bisita gidatuak  (40 baino gehiago), hitzaldi (bana Bilbon eta Barakaldon eta lau  Donostian), erakusketak (zazpi) eta txikienei zuzenduriko ikuskizun  zientifikoak (lau).

Halaber, Zientzia Club bakarrizketa zientifikoen programa ere  antolatu da aurten, eta Zientzia Astea antolatutako lau hirietan  ikusgai egon da. Lau lehiaketa ere antolatu dira.

"EHU ESPAZIOAN"

Bestalde, Zientzia Astearen aurretiko hiru asteetan, urriaren  17tik azaroaren 5era, "EHU Espazioan" ekitaldia ospatu zen Bilboko  Bizkaia Aretoan. "Zientzia Astearen aperitibo bezala" EHUk  antolatutako ekitaldiak astronomiaren eta espazio ikerketaren  funtsezko ezagutzak era ludiko eta bisualean erakustea zuen helburu.  Horretarako, planetario handi bat, planeten zeharreko ibilaldi bat  eta espazio misio ospetsuenetakoen maketen erakusketa bat jarri ziren  Bilbon.

Jarduerak aurreikuspen guztiak gainditu eta 8.105 bisita jaso  zituen lehen asteburuan. Bisitariak etengabe hurbildu ziren azken  egunera arte, eta, azkenean, iraun zituen 20 egunetan, 28.600 lagunen  bisita jaso zuen "EHU Espazioan" ekitaldiak.

Zientzia Astearen eta "UPV/EHU Espazioan" jardueraren azken zifrak  batuz, "EHUk zientzia eta jakituria 53.300 lagunei hurbiltzea lortu  du hiru euskal probintzietan".

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120