DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Feminismoa

Rikardo. Arregi - Miércoles, 22 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

ORAIN dela berrogeita koska urte, Franco hil zenean, baikortasun moduko bat hedatu zen gizartearen esparru guztietan, baita garai hartan gurean hasiberriak ziren liberazio esparruetan ere, emakumezkoen liberazioan bereziki. Egoera hain txarra izanda, hamaika aukeraren etorkizun distiratsua irudikatzea ohikoa zen, guztiz ulergarria. Trantsizio santuak, baina, laster utzi zuen agerian hamaika aukera haietatik gehienek utopiaren lurraldean segituko zutela luzaroan. Lagun batek eta biok oraindik barre egiten dugu gogoratzean 1982an, PSOEk hauteskundeak irabaztean, haren amona errepublikano zaharrak esaten ziguna: “PSOEri ez diote ezer egiten utziko, bakar-bakarrik bankuen nazionalizatzea eta goardia zibilaren deuseztatzea”.

Ez naiz ezkortasun erabatekoan eroriko, edonork ikus dezake oraingo egoera eta 1975ekoa arras desberdinak direla. Hala ere, badirudi gainditutzat ematen genituen ideia eta aurreiritzi batzuk sano indartsu dabiltzala hemendik, lortutzat ematen genituen eskubide batzuk arrisku bizian ditugula etxean bertan, emakumezkoen liberazioan bereziki. Feminismoaren kontrako ahotsak gero eta ozenago entzuten dira gaur, feminazi bezalako irainek, inoiz entzun gabeko eta lehen zeharo pentsaezin zirenek, maiztasun kezkagarria dute. Uste izan dut beti feminismoa nire, eta guztion, eskubideen berme sendoena dela, kontaezina da feminismoek irakatsi eta irakasten didatena, digutena. Horregatik, Iruñean egiten ari den epaiketatik, talde bortxaketarena, iristen diren albisteak eta batez ere albiste horien inguruan zabaltzen diren iruzkinak, asko eta asko hedabideetan (emakumea susmagarria da, betiko moduan), asaldagarriak iruditzen zaizkit, benetan beldurgarriak.

Lankide emakumezko batek kontatu dit aurten inoiz ez bezala sentitu duela lankide gizonezkoek haien ustezko nagusitasuna mantentze aldera erabiltzen dituzten estrategia sotilak: emakumeekiko etorkortasun burlatia bileretan, guztion esparruen okupazio itxuraz axolagabea... “60 urte betetzear eta hau ikusi behar”. Eta gurea, gainera, lanbide “feminizatu” horietako bat da.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120