DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Tanto bat

Josu Torre - Jueves, 23 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

NAHIAGO nuke astebetean zehar sortzen diren -edo noberari datozkion- berrien analisia egiteko gauza banitza eta, gainera, gure zirrikituan kabituko baitlitza. Ezin, dena den, izenburu, paper orri, uhin edo irudi gehien bete dituztenak bertan behera laga eta, are gutxiago, eztia baino gustukuago dudan zerbait denean. Esku huska frontoiaren lau eta erdiko marraren aurruetik pilotak punpa egiten duen joko hortaz ari naiz. Buruz buru, eskuz esku, banan banan... Hiru epai kontrakantxan, hiru milatik gora ikusle hamailetan, paperera nahiz telebistara bidaltzeko hainbat kamera, hogei bat apustu artekari eta aiztoaz ebaki zitekeen tentsioa giroan, bertatik bertara. Ehunmila asko ikus entzule telebistaz eta hogei bat irratiz. Erdian, foku guztien helburu, Mikel Urrutikoetxea, Zaratamoko 28 urteko bizkaitatarra eta Jokin Altuna, 21 urteko Amezketako giputza. Jokoan, aipatu neurri horretako urteko pilotari hoberenaren saria. Dei dezagun trofeo, txapela edo delakoa. Izendapena eta ohorea denaren ganetik.

Partidu bikaina eskaini ziguten Bilboko Bizkaia frontoian duela bi urte ohore hori lortu zuen Mikelek eta ihazkoan 21 tanto egin arren eztia mizkatu bai eta irentsi ez zuen Jokinek. Bizkaitarrak azken urteotan erakutsi duen maisutazunez, dena ondo eginez erasoan eta defentsan, gihar eta garaunak heziak, landuak, atonduak. Gertatua, eszenan jartzeko orduan akatsen bat egin zuen arren, jarduera ia pefekziora ekarriz. Altunak antzeko ildotik jo zuen hasera haseratik, antz horri hala beharrez berezkoa duen dohaina gehituz, inolako lotsa gabe, mundu guztien aurrean. Edozein jardueretan, artea deitzen zaion dohaina erakusten du Jokinek. Pilota ikutzen, laztantzen duen bakoitzean bitxi bat, perla bat dariolako eskuetatik. Bitxi zuzena bezain neurtua eta unerik egokienean. Perfekzioari, errespetoz baina ausardiaz, erronka eginez. Eta gaindituz. Igandekoarekin, bai Mikelek bai Jokinek ongi dakite, zerura hegan egiteko edo lurrean geratzeko aski dela tanto bat.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120