DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Cambridge Analytica

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 25 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

EZ zaizkit gustatzen arazoen aurrean hipotesi paranoikoa, konspirazio unibertsala bertsio, aumentatzen dutenak. I11aren atzean CIA paratzen dutenak, esaterakoa, baina onartu behar dut, nahiz eta ni bestela bizi, aspalditxotik bizi garela Anaia Handiaren pean.

Sakelakoa soinean eramaten dugun neurrian ziborrak gara, eta ziborrak errazak dira kontrolatzen. Telefonoa eta sareen bidez konpainiek badakite non gauden eta zertan ari garen. Eta dakiten hori ez dute besterik gabe gordeko, eta handik urte batzuetara ezabatuko, baizik eta erabili egingo dute. Ingelesez, kazetariek “harvesting information” esaten dute, “informazio uzta biltzen” ari dira;alegia, guri buruzko ahalik eta datu gehien bildu, eta, belarra ganbaran nola, gordetzen dute informazioa gure gustuei buruz, gure aukera sexualei buruz, gure erosketei buruz, gure diru sarrerei buruz, gure bidaiei buruz. Dena dakite, eta gutxira gutaz gu baino gehiago jakingo dute. Noizbait, sarearen datu baseetara jo behar izango dugu nor garen jakiteko.

Hainbat informazio hutsala iruditzen zaigu, izan ere, zer inporta dit niri Facebook-ek edo Amazonek zer erosi dudan jakitea, kontua da informazio hutsal horrek gehi beste informazio batzuk nire irudia osatzen dutela eta horrela ailegatzen garela Cambridge Analytica bezalako konpainia batera. Cambridge Analyticak datuak hartu eta profilak sortzen ditu hauteskunde eta erreferendumetan oreka batera edo bestera behartzeko.

Ikerleen arabera horiexek dira El Paisek salatzen dituen espia errusiarrak, katalanen independentziaren alde egiten dutenak. Eta frogaturik dago, Cambridge Analyticak ikaragarrizko lan propagandistikoa egin zuela Brexitaren alde. Jabea Robert Mercer amerikarra da, eskuindarra eta Trumpen kanpaina sare sozialak profil faltsuez bete eta haren aldeko kanpaina egin zuena.Ez omen da legala informazio uzta bildu eta kanpainetan parte hartzea, demokrazia bahitzen omen delako horrela baina, zer esango dizuet, horretan ere berandu gabiltza. Hala nola gutaz gu baino gehiago jakingo duten, guk uste baino gehiago agintzen dute honezkero, Anaia Handia txiki uzteraino.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120