DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Euskal

Juanra Madariaga - 2017(e)ko azaroaren 26a, igandea - 06:08etan eguneratua

votos |¡comenta!

EUSKARA beti izan da definitu gaituen hizkuntza, gakoa, ADNa… Baina geu kontu linguistiko bategatik soilik, bagara garena? Horrekin hertsiki loturik, tai gabe gure buruaren orbitan dabiltzan pentsakizunetako beste kontzeptuak izaten ditugu, hala nola, identitatea, gure kultura, nazioa, diglosia, elebitasuna, hegemonia, euskalduntasuna eta abar.

Lehen gainbegiratuan horrelakoez aritu da Joxe Manuel Odriozola Nora goaz euskalduntasun honekin? izeneko lanean. Geure hizkuntzak aitzinamendu dezente izan ditu azken urteen poderioz, baina ahultasunak ere baditu. Bere aldeko jarrera baikorrean lerrokatzen direnak etorkizun luzea aurreikusten diote, eta botila erdi hutsik ikusten dutenak ez dira hain baikor aritzen (kanpotik datozen bere kontrako diatriba, mesprezu eta gorroto inkoherenteak aipatu gabe). Hori dela eta, hainbat aspektu interesgarri dakartza lan honek;azken hamarkadetan EAEn aplikatu den hizkuntza politika auzitan jartzen du, eta horren ondorioz sortu den euskalduntasuna eta bere gabeziak azter-tzen ditu. Eta horren inguruan betiko itaunak: Euskara ikastolako hizkuntza da, baina bertan berba egiten dute ikasleek? Ez ote da modu akademikoan ezarri? Eta kalean? Eta betiko herri euskaldunetan? Ez ote dabil maldan behera? Hemen gauden euskaldunon (geu ere tarteko) euskalduntasunak balio bereziren bat ote du?

Egileren hiru baiespenak utziko ditu hemen, hausnarketa sakonetarako: “Gaur nagusi den euskalduntasun etnokultural diglosikoak euskal hiztun hauskorrak sortzen ditu, bere euskal nortasunean sinesten ez duten hiztunak dira, euskara utzi eta erdarara erraz igarotzen diren nortasun linguistikodunak. (…) Euskarak ez du gizarte eta kultura soziologiko moderno nazional baten hizkuntza gisa fun-tzionatzen, bi erdarak ditugulako fun-tzio hegemoniko horren lekua okupa-tzen dutenak. (…) Euskalduntasuna ez da kontu linguistikoa hutsa, eduki eta mami politikoa dauka, eta euskalduntasun nazionala garatzen ez duen hizkuntza-politika espainolismo linguistikoaren morroi da, azken hamarkadok erakutsi duten moduan”.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120