DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
bidaia koadernoa

Navajo herriaren etxea

Haien lurrak kendu zizkieten petrolioa ustiatzeko. Egun erreserba itxietan bizi dira eta hainbat natura-parke kudeatzen dituzte

Ane Irazabal @AneIrazabal - 2017(e)ko azaroaren 26a, igandea - 17:50etan eguneratua

votos |¡comenta!
Desertu gorriaren erdian altxatzen diren harritzarrek osatzen dute 'Monument Valley'

Desertu gorriaren erdian altxatzen diren harritzarrek osatzen dute 'Monument Valley'(A.Irazabal)

Galería Noticia

  • Desertu gorriaren erdian altxatzen diren harritzarrek osatzen dute 'Monument Valley'

Haien lurrak kendu zizkieten petrolioa ustiatzeko. Egun erreserba itxietan bizi dira eta hainbat natura-parke kudeatzen dituzte. Navajoek bazterkeria sistematikoa pairatu dute, baina beraien ohiturek bizirik diraute

Nizhonik oroigarri negozio txiki bat dauka errepide galdu baten erdian. Egurrezko dendatxoa da eta arranoen lumak saltzen ditu bertan. Nizhoni navajoa da, hau da, Amerikako Estatu Batuetako amerindiar herririk jendetsueneko kidea. “Gure familiari erreserba honetan bizitzea egokitu zaigu. Lur zati honetan 40.000 pertsona bizi dira”, azaldu digu bere dendatxoaren aurrean.



Emakume honen komunitatea ez dago nolanahiko eremuan. Izan ere, Utah eta Arizona estatuen artean dagoen Monument Valley natura-parkea kudeatzen dute navajoek. Hollywoodeko western filmetako agertoki izugarria izan ohi da Monument Valley. John Forden filmek erreserbaren natura basatia erakutsi zuten, bada, XIX. mendeko gerra krudelen eta desjabetzeen errealitatea. Forest Gump filmak, berriz, Tom Hanksen korrikaldia erakutsi zuen eta Thelma &Louise-k bi lagunen ihesaldia. Erreserba tabako marka famatu baten publizitatean ere agertu ohi da. Eta ez hori bakarrik. Bakeroen eta indioen arteko gerren paisaia arrunta ere bada.



Monument Valley-k arroken bailara esan nahi du navajo hizkuntzan, eta ez da gutxiagorako. Desertu gorriaren erdian altxatzen diren harri puska handiek forma ikusgarriak dituzte. “Jainkoak sortu zituen lurra eta zerua batzeko. Monument Valley-eko arrokak dauden tokian jarri ziren gure tribua babesteko. Gure erronka da harri sakratuak zaintzea”, adierazi du Nizhonik.

Horregatik, emakumearen familia osoak lan egiten du natura-parkean. Nizhoniren aita Monument Valley-eko gida turistikoa da. “Goizean goizetik zaldian joaten gara arroken azpitik paseatzera. Inguruan arrano eta putre erreserbak daude. Eguzkia ateratzen denean, gorriz argiztatzen ditu harriak”, adierazi du. Nizhoniren lau seme-alabak ere erreserbaren baitan jaio dira, alegia, arroken azpian dagoen karabana batean.

Familia osoak lotura sakona du eremuarekin. “Nire aitak parkeko hotel bakarra kudeatzen du”, azaldu digu alabak. Senarrak, berriz, kanpaleku bat dauka eta gauez izarrak ikusteko kanpadendak alokatzen dizkiete bisitariei. Natura-erreserbara sar-tzeko beharrezkoa da arratsaldeko seiak baino lehenago iristea. Bertako ilunabarraren edertasunak ez du parekorik.



Navajoek dineh deitzen diote haien buruari eta lotura berezia dute ama naturarekin. Tribu amerindiarren mitologiak izarren boterean sinesten du eta uste dute izarrek gidatzen dutela haien bidea. “Jainkoak esan zigun Monument Valley-ra iristeko. Guk kasu egin genion eta han geratu ginen. Inoiz ez dugu lurraldea bakarrik utziko”, dio Nizhonek.



ALKOHOLISMOAREN ARAZOA Baina navajoen erreserbak lurralde idorrak eta pobreak dira. Baliabiderik gabekoak. Utah, Arizona eta Colorado estatuen artean bizi dira kide gehienak eta 300.000 pertsonatik gora zenbatzen dituzte estatistikek. Erreserbetan barruan lege lehorra dago indarrean eta ez da alkohol salmentarik onartzen. Izan ere, navajo komunitateak arazo larriak ditu alkoholismoarekin. Langabeziaren eta bazterkeriaren ondorioz, tribu amerindiarrek Amerikako Estatu Batuetako alkoholismo tasarik altuena dute. Nizhonik uste du bigarren mailako herritarrak direla: “Botere guneetatik kanpo gaude. Hemen zaila da lana aurkitzea. Washingtonek ez ditu Amerikako berezko tribuak errespetatzen”.



Horregatik, agian, inguru honetako eremuak husten ari dira. Azken urteetan gazteek hiri eremuetara migratu dute, lan aukera hobeen bila. Navajo komunitateetako hezkuntza sistema oso baxua da eta gutxi dira unibertsitate ikasketak egitera iristen diren gazteak. AEBetako gainon-tzeko tribuak bezala, navajoek haien lurrak galdu zituzten biztanle zuriek petrolioa eta bestelako lehengaiak ustiatzen hasi zirenean. “Lurrak ez ziren gureak, denonak ziren. Navajoek ez dugu jabetza pribatuan sinesten;halere, alboratu egin gintuzten”, kontatu du Nizhonek. Orain erreserba itxietan bizi dira, ezerezaren erdian, baina ez dute amore ematen.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120