DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Oi, aniztasuna!

Ana. Urkiza - Lunes, 27 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

orain,enpresek eta erakundeek, dibertsitatea edo aniztasuna sustatu behar dute. Beste era batera esanda, diskriminazioa alboratu. Kontzeptu ezberdinak diren arren, kale-kantoian bat egiten dutela esan genezake. Aukera berdintasunaren, errespetuaren eta bizikidetzaren izenean, aurrerapauso handiak eman ditugu azken urteotan, ustez monokolorea zen gure gizarte honetan, ezberdinak direnek ere (erlijio, arraza…) beren lekua izan dezaten, beren espazio propioarekin eta dagozkien eskubideekin.

Hala ere, nago, garai berriei egoki-tzeko erakusten dugun malgutasuna handiegia ez ote den. Enpresa askotan (eta ez multinazionaletan bakarrik), opor egutegiak aldatu dituzte, batez ere, Gabonetakoak eta Aste Santuetakoak. Gabonetako saskia emateari utzi diote, eta “enpresa opariak” emateko ohitura zabaltzen ari da;erabiltzen ez diren antiestresgailuak, enpresako koloreekin egindako bandera jasotzen duen ontzia edo hileko langilerik onena izateko kontuan izan behar diren arauak gogorarazten dituen sagu-azpikoa. Langileen ordutegiak moldatu egin dira, batez ere, goizean zehar atseden hartzekoa eta baita bazkaltzekoa ere. Jantokia dutenekmenu bikoitza jarri dute abian. Hainbatetan, Gabonetako paga emateko egutegia aldatu egin da, orain, ez baita Gabonekin lotu behar, denok ez ditugulako Gabonak ospatzen. Eta haurrekin errege kabalgata ikustera joateko eskatzen zen baimena, jada ez da ematen, langile guztiek ez dutelako familiarik eta beraiekiko ez delako justua batzuei baimena ematea eta besteei ez.

Horrela esanda, badirudi txantxetan ari naizela. Edota aditzera emandako adibide guztiek dutela konponbidea. Eta hala izango delakoan nago, denborak dena molda-tzen baitu, baita gehiengoaren ohiturak ere.

Gutxiengoen eskubideak errespetatu behar hau beste esfera batzuetan ere hain argia eta eraginkorra balitz, zalantza gabe, beste txori batek kantatuko liguke.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120