DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Galdera desegokiez

Pilar Kaltzada - Martes, 28 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

TURISTA itxura zuten, eta hala zirela aitortu zidaten aparkatzeko makinaren aurrean laguntza eske etorri zitzaizkidan bi lagunek. Adin zehazkabea, aldarte irekia, berehala hasi zitzaizkidalako kontu eske. Zenbat balio ote duen aparkatzeak galdetu zuten aurrena eta gero ohikoak: garesti dela Bilbon autoz mugitzea, eta makinak ulergaitzak direla, itxuraz, ohartu gabe argibideak euskaraz emateko botoia sakatua zutelako. Irribarre eginez erantzun nien nik ez kezkatzeko, gaztelaniaz ere ederki dakitela Bilboko parkimetroek. Ez zuten antza ironia ulertu eta konplikatzeko gogoa dugula, gaztelaniaz denok ulertuta euskaraz jartzearekin zergatik tematzen garen bota zidaten jarraian. Aitortu behar dut hitzak ez zitzaizkidala ahotik atera, bana nire barne-ahotsak ozen esan zuen zuzen zirela bi turista horiek, bai, alferrik konplikatzen garela askotan, baina ez euskara erabiltzeagatik, oso erantzun erraza duten galderen aurrean alferrikako esplikazioak emateagatik baizik. Nonbait irakurri dut, literatura unibertsalaren garrantziaz ari ziren baten, James Joyce-k (hitzak gora-behera) zera esan zuela: “Dublini buruz idazten dut beti eta batzuek diote arlote bat naizela, txokokeriaz baino ez naizelako arduratzen. Zein oker daude. Munduan barrena hara eta hona dabiltzan arimak nireganatzea da idazle izateko nire modua, eta horretarako, dublindarrak ezagutu behar ditut, mundua ez baita bihotz txikien segida amaigabea baizik. Bizipen partikularretan datza sentimen unibertsalak azalduko dizkizun bihotz-zatia”. Modu dotorea da galdera batere ez dotoreari izkina egiteko.

Imajinatzen dut Joyce handiak luze pentsatu behar izan zuela hitzok hurrenkera egokian kokatu arte. Eta imajinatzen dut gerora komatxo artean paratzeko modukoa iruditu zaidan aipu hori ez zela bere horretan sortuko;ederra izan aurretik, egundoko destainen itxura izango zuen haren pentsamenduak. Joyce handia ere aparkatzeko makinaren aurrean neroni sentitu nintzen bezala sentituko zela, lekuz kanpo galdera desegokien aurrean.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120