DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Estitxu, ahotsa

Josu Torre - Jueves, 30 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

votos |¡comenta!

UKABILAtrinkotuz, jasotzen zuen ondo gihartutako besoa, Freddie Mercuryk, bere kantaldietan. Bulartsu irudi nabarmena ematen zuen berezeki, bere burua erregiñataz izan zuen arren. Hortik akaso haren talde garrantsatziuenaren Queen izena. Ahotsaren tonua zortzi zortziren igo-tzeko dohainak munduen bakanetarikoa egiten zuen Freddie, Placido Domingo edo beste gutxik egin ahal zezakena, alegia. Duela astebete haren heriotzaren urtemuga izan zelako dakart gogora Zanzibarren jaio eta 45 urte soilik zituela London-en hil zen kantari handia. Maria Callas-ekin eman zuen kontzertua edo rock jarrai-tzaileek atzeman ez zezeten, opera kantatu zuenean, ahotsa gutxitzen zuen musikari munstroaz ari na-tzaizue. Bere jardunean, rock egiten, aurkeztu beharrik ez duelako.

Egiari zor, Merkury zirrikitura ekar-tzea aitzaki hutsa izan da, benetan ETBn ari den Frank Delosorrek egin duen filmaren protagonista izan dudalako gogoan, Estitxu Robles Arangiz kantaria (Briscous, Lapurdi 1944-Bilbao 1993) hain zuzen. Beste hainbat bezala, Gerra Zibilak Bilbotik Iparraldera bidali zuen Robles Arangiz sendia eta han hazi eta hezi zituen zortzi seme alaba. Zortziak ere musika edota arterako jaioak zirela ezin ukatu, lehenbiziko laurak Soroak taldea osatuz EH zehar hainbat eta hanbat plaza egin zituztelako eta zortzirak bilduz, Ainarak izenarekin, beste hainbeste. Dena den, Freddie aipatu dudanez, gazteena, Estitxu ekarri nahi izan dut gogora, bertatik bertara ezagutu eta tratatzeko aukera aberatsa izan nuelako. Azken hilabeteetan, Miren de Miguel bilbotar soprano bikaina ezagutu eta entzun ondoren, Bizkaiko hiriburuko beste bi andre ahots eder aipatu genituen solasean, oraindik den Amaia Uranga (Voces y guitarras, Mocedades, Consorcio) eta tamalez aspaldian desagertu zitzaigun Estitxu Robles Arangiz. Gogoratu eta kantatzeko gai sentitzen naiz oraindik haren Euskaldun makila, Agur Maria, Bakarrik, Goazen Ikastolara... eta beste hainbat. Ni ez ezik, EHn milaka gazte eta heldu liluratu zituzten Estitxuren abesti edarrak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120