DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Pozoia

Karmele Jaio - Viernes, 1 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!
Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

  • Columnista Karmele Jaio

deNOKikusi dugu. Espektakuloaren gizartean bizi garen moduan, ezinezkoa da halako irudiak saihestea. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian pozoia edan eta hil egin den zigortuaren bideoaz ari naiz. Gerra krimenak egitea egotzita aurretik ezarritako hogei urteko espetxe zigorra berretsi diotenean, Sloban Praljakek pozoia edan du denen aurrean, auzitegian bertan, eta handik ordu batzuetara hil egin da ospitalean. Irudiok ikustean, beste epaiketa batera joan zait irudimena, Iruñeara, hain zuzen ere. San Ferminetan emakume gazte bat bortxatzeaz akusatuta dauden gizonek ere errugabe direla deklaratu dute, Praljak delakoak bezala, baina ez dute pozoirik edango epaileak errudun direla berresten dienean (ezin dut bestelako emai-tzarik imajinatu, gutxiago onartu). Eta ez dute pozoirik edango euren barne-barnean errugabe sentitzen direlako;egin zutena egiteko eskubidea dutela sentitzen dutelako;horrela ikasi dutelako gizarte honetan;gizarte honek hala dela erakutsi dielako, emakume bat objektu bezala hartzea eta harekin nahi dutena egitea zilegi dela, alegia.

Ez du haietako inork auzitegian bere buruaz beste egingo, ez dut uste, baina hala ere suizidio baten irudikapena ikusten dut kasu honetan. Bere buruaz beste egiten duen gizarte bat irudika-tzen dut. Izan ere, bost gizon horiek zerbait irudikatzen badute gizartearen porrota da. Gizarte eredu honen porrota. Gizarte honek “seme onak” direla berresten du oraindik;Iruñeara ondo pasatzera joan zirela besterik gabe, eta agian ergel batzuk direla, baina ez bortxatzaileak. Nola ez dira ba bortxa-tzaileak izango portale batean emakume bat zokoratu eta han bata bestearen atzetik nahi zioten guztia egin bazioten? Nola da posible emakume bat bortxatzen ari zaren kontzientzia ez izatea? Ezin dut sinetsi, baina aldi berean sinetsi dezaket euren barru-barruan errugabe sentitzen direla. Zergatik? Gizarte honek orain arte ez dielako esan emakumeekin duten jarrera giza eskubideen eta giza duintasunaren kontrakoa dela. Ez, ez du haietako inork bere buruaz beste egingo, baina suizidio bat ikusten dut kasu honetan, pozoia trago txikitan hartzen duen gizarte batena.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120