DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Te Reo

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 2 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

jaVIER Esparza asko dago munduan. Munduan Javier Esparza asko izateak Javier Esparzago egiten du Javier Esparza, kontrara pentsa baliteke ere. Askotan, Javier Esparzaren kontrako argudioen euskarri mundu zibilizatura jotzen dugu erreparatu gabe Javier Esparza asko izaten direla mundu zibilizatu horietan, eta gure argudioak erren geratzen direla. “Azken boladan RNZ losintxaren akuilu izan da. Indigena den oro sakratua eta santua da;elkarrizketatzaileak ere, lehen beldurgarriak ziren, atzera egiten dute dardaran, intolerante aspergarriak gauza natiboen manari buruz aritzen direnean” RNZ, Zeelanda Berriko Irratia da;eta paragrafoa idatzi duen javieresparzak Dave Witherow du izena eta Otago Times egunkarian idatzi du “Populazio osoa Te Reorekin (Maori hizkuntza) zigortzea mesprezagarria da” izenburu duen artikulua. Gutako askori galdetuko baligute zer dakigun Zeelanda Berriaz gutxi aitortu beharko genuke. Demokrazia bat, urrun, nazio aberatsa, paisaia zoragarriak eta All Blacks rugby taldeak partiduen aurretik egiten duen guda dantza horren errituala aipatuko genuke. Esan gabe geldituko litzateke, ordea, nazio angloa dela, eta, ondorioz, angloa den edozer bezala, nagusitasuna duena, alegia, zuzentasuna eta demokraziaren bermeak aldarrikatzerakoan adibidetzat paratuko genukeena. Baina han ere txakurrak ortotsik. Zeelanda Berriko irratiko eta telebistako hainbat kazetari maori hizkuntzako hitz solteak tartekatzen hasi dira haien mintzoetan, eguraldi iragarpena ematerakoan, adibidez. Horrek hainbat ingeles hiztunen amorrua sortu du eta baztertuak sentitzen dira. Kexatutako horiek segur aski ez dira hala sentitzen partiduen aurretik All Blacksekoek guda dantza hori an-tzezten dutenean, dantzak hizkuntzak ez bezala ez duelako enbarazurik egiten. Natibotasuna natibotasuna da molestatzen ez duen neurrian, molestatzen badu iraina baita.“Zeelanda Berriko Irratia eragin politikoaz aparte beharko luke. Baina bahitu egin dute, eta aurkezleak eguneroko te reo dosia ematera behartu dituzte” laburbildu du Dave Witherow kazetariak.

Zenbat Javier Esparza dagoen munduan. Zenbat Nafarroa unibertsoan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120