DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Euskaraz ere bai

Juanra. Madariaga - 2017(e)ko abenduaren 3a, igandea - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!
Columnista Juanra Madariaga

Galería Noticia

  • Columnista Juanra Madariaga

EUSKALDUNAK garelako. Horrexegatik erabiltzen dugu euskara, horrexegatik da zaindu beharreko hizkuntza. Eskertzekoa da hainbat entitatek euskararen alde egiten duten lana, isilka, apurka apurka baina duintasunez, bai eta eskubide eta indar osoz ere. Aste honetan, Bizkaian euskararen sustapen eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diren pertsonei edo taldeei Lauaxeta Sariak 2017 banatu dizkiete. Aurtengo edizioan, Ohorezko Lauaxeta Saria Bizkaiko lan munduan euskararen erabilera bultzatu duten hainbat sozietate kooperatibok jaso dute.

Ekinaren ekinez ere Kontseiluak egiten du lan. Berea da Euskara ofiziala Nafarroa osoan izeneko kanpaina. Aste honetan irakurri dut kanpaina horretako sinadurak entregatu dituztela Iruñeko Udaletxean eta Nafarroako Parlamentuan. Laguna dudan Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak begi zorrotzak eta esku trebeak ditu euskararen kontrako aferetan beldurrik gabe jarduteko, eta berak askotan gomutarazten digu euskaldunek eta euskara berak bereizkeria nozitzen dutela hainbat tokitan, eta horietariko bat Nafarroa da;bertan geure hizkun-tzaren kontrako fobia moduko bat dago alderdi zentralisten aldetik. Han euskaraz bizi nahi duenak arazo larriak ditu, ez ostera, gaztelaniaz bizi nahi duenak. Horren adibide argia da bertako Foru Erkidegoan funtzionario izan nahi duten irakasleek sufritu beharreko drama. Zerrenda bakarra egon ordez bi zerrenda dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz. Ezetz asmatu nork dituen pribilegioak? Bertako alderdi politiko espainolistek ez diote euskarari gaztelaniak duen balore bera eman nahi. Eurena da betiko herra, betiko destaina eta betiko nazka.

Baina urratsak etengabe, atzerapausorik gabe eman behar dira (eta eman egingo dira) esparru guztietan, derrigor. Horietariko bat Nafarroako Gobernuaren eskutik etorri da duela gutxi, izan ere, bertan ontzat eman dute geografia horretan euskal herri izenak erabiltzeko dekretua, eta hala, lehen gaztelaniaz baino ez zeuden kartel asko euskaraz ikusiko dira. Euskaraz ere bai.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120