DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
literatura

Udazken uzta oparoa, txikienen gozagarri

Natura, abenturak, adiskidetasuna eta historia dira, besteak beste, haur eta gazteentzako literatur nobedadeetan euskal argitaletxeek jorratu dituzten gai nagusiak. Gustu eta adin guztietako eskaintza aurkeztuko dute Durangoko Azokan, abenduaren 6tik 10era bitartean. Aurten ere, etxeko txikienek badute zerekin gozatu euskal letren itsaso zabalean

MARTA MORALES - 2017(e)ko abenduaren 3a, igandea - 13:38etan eguneratua

votos |¡comenta!
Letren itsaso zabalean igeriegiteko aukera izango duteetxeko txikienek nobedadez blaidatorren Durangoko Azokan

Letren itsaso zabalean igeriegiteko aukera izango duteetxeko txikienek nobedadez blaidatorren Durangoko Azokan

Galería Noticia

  • Letren itsaso zabalean igeriegiteko aukera izango duteetxeko txikienek nobedadez blaidatorren Durangoko Azokan

Pamiela argitaletxeak aurten Durangon aurkeztuko dituen haur eta gazteentzako nobedadeen artean bi azpimarratu ditu. Batetik, Arraroa albuma. Hain justu, Ainara Azpiazuren lanak aurtengo Etxepare Saria irabazi du, Paula Estevezen marrazkiek lagunduta. Lan hau “estereotipoak alboratzeko proposamen umore-tsua” dela azpimarratu dute Pamielatik. Bestetik, hizkuntzaren harrotasunaren gaia jorra-tzen duen Mokotxiki albuma ere nabarmendu du argitaletxeak bere uzta berritik. Leire Bilbaoren lanak hizkuntza txikiek mundua handitzen dutela gogoraraziko digu, Maite Mutuberriaren marrazkiek lagunduta. 4 urtetik aurrerako umeentzako lana da honakoa.



Ibaizabal argitaletxeak, bere aldetik, munduaren sorrerari eta gizakion historiari buruzko liburua aurkeztuko du Durangon: Haizeak hitz, hitzak haize, Haizeak Sorgintxori kontatutako historia, hain zuzen. “Ezerezetik nola joan den guztia sortzen oso ondo azaltzen du”, ziurtatu dute argitaletxekoek. Zortzi urtetik gorako haurrei zuzendutako lanak Antton Kazabonen prosa poetikoa eta Jokin Mitxelenaren marrazkiak biltzen ditu. Bestetik, June eta meategiko iheslariak izeneko liburua ere nabarmendu du Ibaizabal argitaletxeak. Liburu honetan, 16 urteko neska-mutilen koadrila baten abenturak kontatzen ditu Migel Angel Mintegik, Jabier Erostarben marrazkiak bidelagun dituela. Liburu honek “gazteen arteko harremanak” ederki jasotzen dituela azpimarratu dute Ibaizabaleko arduradunek.



SUKALDARITZA ERE PRESENTE Elkar argitaletxeak ere Durangoko Azoka aukeratu du bere lan berriak jendaurrean aurkezteko. Horien artean, gazteei zuzendutako Eskularru Beltzak bildumaren Casting-a izeneko azken alea dago. Udaberrian lehenengo alea argitaratu ostean, istorioaren jarraipena ida-tzi du Jasone Osorok, Joseba Larratxe Josevisky-ren ilustrazioek lagunduta. “Bizitzaren bidegurutzeetan erabakiak hartzen ikasteko lagungarria da oso”, ziurtatu dute Elkar-eko editoreek. Bestetik, Mila bidaia munduko sukaldeetara errezeta liburua ere topa daiteke Elkar-en aurtengo eskaintza oparoaren barruan. Liburu berezia da honakoa, ipuin bilduma izateaz gain, errezeta liburua eskain-tzen baitu. Haur eta gazteek ez ezik, etxeko guztiek parte hartzeko gonbita da Txikilu Olaizolak idatzitako liburua.



Txalaparta argitaletxeak ere badakar txikienentzako zer irakurria. Batetik, Txokolata albuma, ilusioez, irrikez, laguntasunaz eta inguruan daukaguna baloratzeko esperien-tziaz diharduena. Marisa Nuñezen lana “liburu eder-ederra” dela diote Txalapartako kideek. Helga Banscheren jite afrikarreko kolore biziko marrazkien baikortasuna ere azpimarratu du argitaletxeak. Bestalde, hiru urtetik gorako haurrei zuzenduriko Sorgina kirris-karras kontakizuna nabarmendu du Txalapartak. “Beldurra sortu beharrean, adorea ematen du lan honek”, editoreen esanetan. Arkaitz Goikoetxea bertsolariak itzuli du.



Ttarttalo argitaletxeak, Durangon aurkeztuko dituen nobedadeen artean, Nondik datoz umeak hiru urtetik gorako umeentzako albuma nabarmendu du. Irudi ederrez beteriko leihatiladun liburua da Katie Daynesen lan hau eta Christine Pymen marrazkiekin lagunduta dago. Bestetik, sei urtetik gorakoei zuzenduta, Dinosauro handien liburu handia aurkeztuko du Ttarttalok. “Dinosauroen munduan murgiltzeko primerakoa” dela agertu du argitaletxeak. Alex Frithen lan honetan orrialdeak handitu egiten dira, Fabiano Fiorinen marrazki beldurgarriekin gozatzeko.



ABENTURARAKO GONBITA Alberdania argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedadeen artean dugu Txango zoroa, Gizajo baten egunkaria bildumaren azken alea. Miren Arratibelek itzuli du Jeff Kinneyren fikzio lan hau, non gaztetxo batek munduan zehar bizi dituen abenturak kontatzen diren. Lan honek duen “umorearen freskotasuna eta bizipenei buruzko begirada guztiz pertsonala eta orijinala” azpimarratu dute argitaletxetik. Bestalde, Michael Ende haur eta gazte literaturaren idazle ezagunaren munduaz gozatzeko aukera aparta izango dute euskal irakurle txikienek, Beate Döllingen Jim Botoiren lehenengo albumarekin: Jim Botoi eta Lukas tren gidaria txangoan doaz. Bilduma honetako lan bat euskarara ekartzen den lehen aldia da. “Adiskidetasunaren indarra azaltzen du modu ederrean”, azaldu dute Alberdaniatik.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120