DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
musika

“Bizitzaren aldeko diskoa da”

Funka, folka, rocka eta popa landu ditu Igerabidek ‘Geldialdi bakoitzean’ (Elkar) bere bigarren lan luzean. Aurreko diskoarekin alderatuta, lan baikorragoa dela uste du abeslariak

KATTALIN BARBER - 2017(e)ko abenduaren 4a, astelehena - 13:44etan eguneratua

votos |¡comenta!
‘Orbainak’ estreinako diskoa kaleratu eta hiru urtera dakarIgerabidek bigarren lan luzea. GORKA URRA I

‘Orbainak’ estreinako diskoa kaleratu eta hiru urtera dakarIgerabidek bigarren lan luzea. (ANER FERNANDEZ)

Galería Noticia

  • ‘Orbainak’ estreinako diskoa kaleratu eta hiru urtera dakarIgerabidek bigarren lan luzea. GORKA URRA I

Intimismotik urrundu da Beñat Igerabide (Aduna, 1988) eta “kantu alaiago eta positiboagoak” jorratu ditu Geldialdi bakoitzean bere bigarren lan luzean. Aurreko lana bezala, Adunan duen Sonola estudioan grabatu du lan berria. Igerabide izan da kantu guztien konpositore, interprete eta teknikaria. Bidaide, ordea, taldea izan du: Gorka Urra gitarran eta ahotsetan, David Etura baterian eta ahotsetan, Peio Gorrotxategi teklatuan eta Matthieu Haramboure baxuan. Hasiak dira kontzertuak ematen ere. Abenduaren 6an Durangon izango dira eta 22an Pasaian.



Hiru urte pasa dira ‘Orbainak’ aurreko diskoa kaleratu zenuenetik. Nolakoa da ‘Geldialdi bakoitzean’, aurreko lan horrekin konparatuz?

Soinu aldetik, estilo gehiago landu ditugu disko berrian. Esan dezakegu, Orbainak pop-rockaren inguruan mugitzen zela. Egia da lan honetan ere abesti gehienak estilo horretakoak direla, baina badago funk estiloa, folk eta akustiko ukituren bat ere. Bestetik, mezuari erreparatuz, uste dut indartsuagoa eta positiboagoa dela aurrekoarekin alderatuta. Kanta askotan hitz egiten dut aurrera jarraitzeko beharraz, kemenaz, ausardiaz, indarraz... Bizitzaren aldeko diskoa dela esan dezakegu.



Zuk hartu dituzu zure gain diskoaren ia lan guztiak. Nolakoa izan da sormen prozesua?

Kantak eta hitzak nireak dira eta nire estudioan, Sonolan, grabatu ditugu. Luzea izan da prozesua, dena nik egiteak lan handia eskatzen didalako. Melodiekin hasi ohi naiz eta gero letra jartzen diet. Kanta osatzen dudanean taldearekin prestatu eta azken aldaketak egiten ditugu. Behin kanta osatuta dagoela, grabatzeari ekiten diogu. Taldekideak grabatzen ditut lehenik, eta gero nire burua. Masterizazioa Elkarreko Victor Sanchezek egin du.



Gaur egun ez da oso ohikoa musikariak ia lan guztiak bere gain hartzea. Zergatik egin duzu zuk horrela?

Soinu teknikari ikasketak egin nuen eta beti nuen buruan estudio bat sor-tzea. Aurreko diskoan ere berdin egin genuen. Lan karga handia da, baina aukera ematen dit gauzak nire modura, nire kaxa egiteko. Presarik gabe aritzeko. Taldekideok hamaika gauzatan gabiltza eta zaila izango litzateke astebetez estudio bat hartzea. Gurea beste plangintza bat da. Patxadaz hartzen dugu lana. Aste batean grabatzeko dena oso finkatuta izan beharko genuke. Guk abestiak entseatzen ditugu eta gero grabatzen hasten gara, horrela aukera dugu abestiak aldatzeko edota berriro grabatzeko. Hau da, kontrola guk dugu eta gure aukeren barruan, hoberen egin dezakegun puntu horretara iristea da asmoa. Askatasunarekin lan egiteko aukera dugu eta hori da niri gustatzen zaidana.



Estudio propioa izatea zen zure ametsa?

Bai, lehenengo diskoa atera baino lehenago nuen buruan estudioarena. Nire lanak neronek grabatzeko gai izateko nahi nuen estudio propioa, baina beste talde batzuk ere grabatu izan ditut. Entseguak bertan egiten ditugu eta aukera dugu entseguak ere grabatzeko. Era honetan, kantak egiten ditugun heinean zein forma hartzen duten ikusten dugu. Kantak lantzen joaten gara.



Etxean egiteak bere denbora eska-tuko du, ezta?

Bai, ordu asko dira. Kantak sortzen ditudanean buelta asko ematen dizkiet. Momentu gogorrak izaten dira batzuetan, eta saturatu egiten gara. Gorka Urra gitarra-joleak asko laguntzen dit produkzioan, adibidez. Batzuetan behar izaten dut kanpoko norbaiten iritzia jasotzea, nondik jarraitu jakiteko. Bion artean egiten dugu produkzioa.



Gustura gelditu zarete emaitzarekin?

Oso gustura gaude. Oso momentu polita da. Hiru urte dira kantak sor-tzen hasi ginenetik, horiek lantzen eta grabatzen. Behin lanak kanporatu eta diskoa esku artean duzun unea oso berezia da. Emaitzarekin pozik gaude eta gogotsu kontzertuak emateko eta diskoa mugitzeko.



Abesti bakoitzari denbora asko dedikatzea gustatzen zaizu?

Bai, buelta asko ematen ditut abesti bakoitzarekin. Letrak behin eta berriz lantzen ditut. Ez dut idazten besterik gabe, inspirazioa behar dut. Hortaz, ideia bat badut, idazten dut, baina gero aldatzen dut. Prozesua mantsoa da. Ez dut nire burua gehiegi behartzen eta horrek ere luzatzen du prozesua.



Diskoari izenburuari ematen dion abestia da ‘Geldialdi bakoitzean’. Zer gertatzen da geldialdi bakoitzean?

Kanta honek hitz egiten du bidaia-tzearen zirraraz, oso tentagarria delako bidaiatzea. Geldialdi bakoi-tzean indarberritzen zara eta aurrera jarraitzeko energia hartzen duzu. Diskoari izena emateko egokia iruditzen zitzaidan. Izan ere, kanta bakoitza izan daiteke geldialdi bat, zerbaiti buruz pentsatzeko edo hitz egiteko, eta indar berria jasotzeko hurrengo geldialdira arte.



Diskoa orain dela gutxi aurkeztu arren, kontzertu batzuk eman dituzue dagoeneko. Harrera ona izan du lan berriak?

Uste dut jendearen gustuko izaten ari dela. Aldaketak gehienek nabaritu dituzte. Abesti batzuk dantzagarriagoak dira eta mezu aldetik ere nabaritu da aldaketa. Esango nuke diskoaren funtsa iritsi dela jendearengana eta hori da balio duena.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120