DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Brankaganetik kikuke

Amiltegiaren ertzean

Ramon Basaldua - Martes, 5 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!
Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

  • Columnista Ramon Basaldua

Amiltegiarener-tzean dabil dantzan Athletic. Asteak joan asteak etorri, ez dau ez aurrera ez atzera egiten. Zigandaren taldea kanporatuta geratu da Kopa txapelketatik bigarren B mailako talde baten aurka galduta San Mamesen eta lau egun beranduago duintasunez egin deutso aurre Europako txapeldunari. Irregulartasun horregaz jarraituta oso gatxa izango da amiltegitik urrun-tzea, arnasa sakon hartu ahal izateko. Lau partidu geratzen dira jokatzeko 2017 urtean eta zuri-gorriek aukera bikaina daukie behingoz arrisku lekuetatik urruntzeko. Amiltegiaren ertzean dantzan jarraitu ezkero arinago edo beranduago jausi egingo da.

Partidu biribil baten bila jarraitzen dau Kuko Zigandaren taldeak goranzko bideari ekiteko. Sarritan, hondoa jo behar da ur azalerantz abiatzeko eta Athleticek hondoa jo eban Formenteraren aurkako partiduan. Zigandak ordezko jokalariak zelairatu ebazan Kopako partiduan, bigarren B mailako talde baten aurka jokatuta beste edozein entrenatzailek egingo eban lez. Partidua okertu egin zan hasieratik eta entrenatzaileak hiru titular zelairatu behar izan ebazan bigarren zatian Kopatik kanpo geratzeko mamua urrundu gurean. Zuri-gorriak ez ziran gauza izan gol bat sartzeko aurkariaren atean baina horregaz batera ez ziran gauza izan Herrerinen atea ondo defenditzeko partiduko azken jokaldian. Amiltegira jausteko zorian geratu zan Ziganda, porrotaren errudun nagusia dalakoan.

Kopatik kanpo geratuta, jokalarien erreakzioa itxaroten genduan Real Madriden aurkako partiduan. Eta egia esateko, gauza positibo asko ikusi genduzan merengeen aurkako lehian. Hasteko, Zigandaren taldea sendo agertu zan defenditzeko orduan eta aurkariak ez eban aukera askorik izan Keparen atea zulatzeko. Zuri-gorriek jokatu dabezan azken hamazortzi partiduetan, golik jaso barik geratu diran hirugarren aldia izan da. Bada zeozer. Nuñez, Etxeita eta enparauak bikain ibili ziran Europako txapeldunaren aurka. Beste alde batetik, zaleriak eta taldeak bat egin eben osterabe Formenteraren aurkako porrotak eragindako hausturea ahaztuta. San Mames zaharreko giro bikaina bizi izan genduan zapatuan Katedralean. Azken baten, Real Madriden aurka erakutsitako gogoak eta grinak asetu egiten dabe zaleen egarria. Ez dogu askorik eskatzen.

Real Madriden aurkako partidua ez zan biribila izan. Ondo defendidu arren, Zigandaren taldeak gabezi handiak erakutsi ebazan baloia jokatzeko orduan. Ezintasun hori areagotu egin zan Ander Iturraspek zelaia itxi behar izan ebanean. Gaur egun Abadiñoko jokalariaren parte hartzea ezinbestekoa da taldearentzat eta bere lesinoa une txarrean etorri da.

Beste final bat jokatuko dau Athleticek eguenean. Zuri-gorriek ezin dabe huts egin Ukrainian Zorya Luhansken aurka. Inork ez dau atxakiarik onartuko. Garbi berba eginda, Zorya Luhansk menderatzeko gauza ez dan talde batek ez dau merezi Europako Ligako hurrengo kanporaketan egotea. Ganera, Zigandaren mutilen eskuetan dago multzoko lehenengo postuan amaitzea ligatxoa. Horretarako, baina, irabazi egin behar dabe Ukrainian eta Ostersundsek ez dau hiru puntuak eskuratu behar Berlinen, Hertharen zelaian. Benetako finala da eta igarri egin behar da zelaian. Zorya menderatzea urrats garrantzitsua izango litzateke Europa Leagueko hurrengo faserako sailkatu eta Ligan goranzko bideari ekiteko. Levante, Reala eta Betis dagoz zain.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120