DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Dakiguna

Pilar. Kaltzada - Martes, 5 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

ABESTIEN bitartez izan nuen Argentinan jazotakoaren berri. Musikak eta literaturak errealitatea kontatzeko modu oso berezia dute, esan gabe iradoki egiten dute, eta lerroen artean, kanpora ilki egiten dira egiak. Eta nik horrelaxe jakin nuen hori guztia. Militarren basakeriak ez zuela inongo mugarik izan, ez legeak ez kontzientziak ez zutela inongo galgarik jarri krudelkeriaren isuriak den-dena har zezan. Jendea bahitu, torturatu eta hil egin zutela, hegazkinetan sartu eta itxasora botatzen zituztela erresistentzian borrokan izandakoak. Eta jakin nuen emakumeak bortxatu, jaiotako umeak ebatsi eta militarren senideetara txertatu egiten zituztela, izuaren kimuak nonahi errotzen direla erakusteko, edo auskalo zer beste lezio makabro munduari azaltzeko.

Eta abesti eta liburu gehiago heldu ziren inguru horietatik eta horrela jakin nuen ez zela bakarrik Argentinan gertatu, herrialde askotan berdin jokatu zutela diktadore eta militarrek. Eta hainbeste irakurri eta gero esango nuke Historiak demostratu egiten duela diktadoreek elkarrengandik ikasteko joera dutela, edo ikasle txarren antzera, kopiatzekoa.

Oker egon ninteke, jakite hutsak ez baitu ezer esan nahi. Orain epaimahai batek esan du zuzen nengoela, eta Justiziak gera zitezkeen zalantza-izpiak lehendik genekienaren argitan kokatu ditu. Ahanzturaren kontra borrokan jardun dutenek negar egin zuten goiz hartan. Horietako batek esan zuen ez zekitela nola sentitu ere une horretan, garaipenerako batere ohiturarik ez dutelako.

Jakin egin nuen. Ez nuen uste izan, ez nuen hori guztia gertatu zela susmatu. Jakin nuen, begien bistakoak diren gauzak jakiten diren segurtasunez: barruak esaten zidan ezinezkoa zela bortizkeria hori guztia asmatzea, giza-imajinazioak ez duela horrenbesterako ematen. Jakin nuen, besterik gabe, Bigarren Mundu Gerran Auschwitz, Dachau edo Gurs-en gertatu zenaren berri jaso nuen ziurtasunez.

Jakin nuen Argentinan gertatu zenaz jabetzeko alferrik zirela orduko Historia liburuak edo urte askotan bertako eskolan erakutsitakoak. Jakin nuen, geure bide-bazterretan lurpean datzan egia dakidan bezala.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120