DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
goiko auzoak

Bilboko Udalak irisgarritasuna hobetuko du Uribarrin eta Lorurin

Hiru igogailu eta hiru arrapala tarte eraikiko dira;50 metroko desnibela gaindituko dute, kasu askotan % 16tik gorakoa

Miércoles, 6 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 18:20h

votos |¡comenta!
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea

Juan Mari Aburto

Galería Noticia

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkatea

Bilboko Udalak irisgarritasuna hobetuko die Mirador a Bilbao, Damián Gonzalez, Abasolo, Montaño eta Loruri etxalde eta kaleetan dauden etxebizitzei. Horretarako, elementu mekaniko batzuk ezarriko dira, Loruri eta Uribarri auzoetan irisgarritasuna hobetzeko. Hiru igogailu eta hiru arrapala tarte eraikiko dira, 50 metroko desnibela gaindituko dutenak;desnibel hori % 16tik gorakoa da kasu askotan.

Atzo goizean, Udaletxeko Arabiar Aretoan, proiektu hau erakutsi nahi izan zuten Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Ricardo Barkala, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkariak. Proiektu hori egiteko, aurretiaz auzo horietako errealitatearen azterketa xehea egin da, eta egiaztatu da hasiera batean aurreikusitako Artxandako funikularraren ibilbidearen erdiko geralekua hobetzen duela alternatiba horrek.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak honela azaldu zuen: “Denok dakizuenez, Mirador etxaldeko bizilagunekin beren etxebizitzetarako irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa hartuta daukagu. Hasiera batean, funikularraren ibilbidearen erdian geraleku bat egiteko aukera planteatu genuen. Hura konponbide partzial bat baino ez zen, Mirador etxaldeko blokeetako baten irisgarritasuna bakarrik konponduko zuelako.

Aburto alkateak hau ere zehaztu nahi izan zuen: “Hilabete askotan gogoeta teknikoa eginik, alternatiba hobetu bat diseinatu dugu diru kopuru berarekin askoz bizilagun gehiagori konponbide integrala emango diena. Funikularraren ibilbidearen erdiko geralekuaren proiektuarekin, Mirador a Bilbao etxaldeko 4. blokeko bizilagunei bakarrik emango genieke zerbitzua.”

Dagoeneko hasita daude sarbide horien eraikitze-lanak, eta 2018. urtearen amaieran egongo dira erabiltzeko moduan. Sarbideokin Uribarriko eta Loruriko 3.500 bizilagun ingururen bizi-kalitatea hobetuko da. Eragina askoz handiagoa izango da funikularraren ibilbidearen erdian aurreikusitako geralekuak izango lukeena baino, geraleku horrek Mirador etxaldeko 2. blokean bizi diren bizilagunei bakarrik emango bailieke zerbitzua, hau da, ehun baino gutxiagori;izan ere, 2. bloke hori izango litzateke ibilbidearen erdiko geralekuak konponbidea emango liokeen eraikin bakarra.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120