DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Zineuskadik haurrentzako programa eskainiko du Durangoko Azokako Irudienean

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abenduaren 6a, asteazkena - 19:20etan eguneratua

votos |¡comenta!
Makina bat lagun Durangoko Azokan

Makina bat lagun Durangoko Azokan (EFE)

Galería Noticia

  • Makina bat lagun Durangoko Azokan

Zineuskadi elkarteak haur eta gazteentzako tailerrak eta emanaldiak antolatuko ditu aurten ere Durangoko Azokako Irudienea gunean. Emanaldiak asteazkenean hasiko dira, "Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla" filmarekin, eta ostegunean Ikasle Egunaren testuinguruan marrazki bizidunak egiten ikasteko eta bikoizketa munduan murgiltzen hasteko tailerrak egingo dituzte goiz eta arratsaldez.

BILBO. Horrela, Zineuskadiko iturriek jakinarazi dutenez, Irudienea gunea Zinema Euskaraz programako filmez beteko da asteazkenetik. Adin ezberdinetako haur eta gazteak euskarazko zinemaren inguruan elkartzekoasmoz, "Zipi eta Zape eta Kapitaniaren irla" familia osoarentzako filma emango da asteazkenean, 15.30ean.

Larunbatean, aldiz, haur txikienentzako "Laban Mamu txikia. A ze beldurra!" emango da, 15:30ean, eta zikloa amaitzeko, nazioartean ospea izan duen "Printze txikia" filma pantaila handian ikusteko aukeraeskainiko da, 15:30ean.

Bestalde, ostegunean, 10:00etatik 14:30era arte, marrazki bizidunak nola egiten diren ikasteko aukera izango dute hiru ikasle taldek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte

Ederren Fakultatearen eta Zineuskadi elkartearen laguntzarekin antolatu diren tailerretan. Arratsaldean, aldiz, 16:30etik 18:00etara eta 18:30etik 20:00etara, bikoizketatailerra eskainiko du Mixer Ikus-entzunezko Zerbitzuak Zineuskadirekinbatera.

Gazteek ikus-entzunezkoetan erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera paregabea eskaintze dute tailer hauek. Pasa diren edizioetan "izugarrizko arrakasta" izan zuten ikastaro hauek, eta aurten ere parte hartze handia espero da.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120