DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
arkitektura

Eraikina tenpura erara

Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuaren jatetxeak fatxadaren itxura aldatu berri du eta zeresan handia eman du arkitekturaz gaindiko eremuetan

2017(e)ko abenduaren 6a, asteazkena - 12:48etan eguneratua

votos |¡comenta!
Arzak-en fatxadaren eraberritzean zink materiala arbela jartzeko teknikarekin erabili da, erronbo forma eta tonalitate desberdineko piezen ‘patchwork’ bat eginez. U. IRURETAGOIENA

Arzak-en fatxadaren eraberritzean zink materiala arbela jartzeko teknikarekin erabili da, erronbo forma eta tonalitate desberdineko piezen ‘patchwork’ bat eginez. ( U. IRURETAGOIENA)

Galería Noticia

  • Arzak-en fatxadaren eraberritzean zink materiala arbela jartzeko teknikarekin erabili da, erronbo forma eta tonalitate desberdineko piezen ‘patchwork’ bat eginez. U. IRURETAGOIENA

ERTSONAIA sonatu baten etxearen ondotik igarotzen garenean, honelako pentsamendu-logika bat datorkigu burura: fatxadaren horma eta leihoei begira, barnean bizi den pertsonaiaren datuak jasoko ditugula. Arkitekturaren kanpoaldeko itxurak barnean gertatzen denari buruzko jakintza emango digula uste dugu. Xehetasun txikiei erreparatuz, eta nobelagile eta detektibe arteko paper hibridoa antzeztuz, istorio mardulak atera nahi izaten ditugu. Inoiz baino ideia sendoagorekin pentsatu ohi dugu, arkitekturaren bizitokia pertsonalitate baten adierazpena dela, akaso bere neurrira egindako etxea izan daitekeelako eta, beraz, pertsonaren desiorik berezienak arkitekturan irudikatuak izango direla. Arkitekturarekiko pizten zaigun interes hori ongi harrapatzen dute turismo-gidek: “X etxe honetan bizi da” edo “Y etxe honetan hil zen” kontakizunak nahikoak dira gure oinak hirietako zenbait txokotara erakartzeko.

Baina inork hara gidatu gabe ere, nor ez da igaro Arzak jatetxearen eraikinetik gertu, zein itxura duen kuxkuxean ibiltzera. Eta seguruena, askoren pentsamendua izango zen, Michelin izarrez jositako jatetxearen arkitektura zeinen duina den. Stararchitect zigilupean gauzatu diren eraikinen ikusgarritasunetik oso urruti baitago.

Donostiako irudi idilikoa ahaztu eta Pasaiako portu-bizitza hasten den eremuan kokaturik dago, errepide azkar eta maldatsu baten albo batean. Espaloi estua du, erreberentzia gehiegirako leku ematen ez duen aurre-espazioa. Jatetxerako sarrera zuzenean espaloitik egiten da;publikotasunetik barnealderako bidea agerian ematen da, high classari gustatu ohi zaion ezkutaleku edo tindatuen morborik gabe. Ez dago argi koloretsurik, ez grafika handirik, ez eta detaile modernorik ere, jatetxearen izena deigarri egiten dutenik. Eraikina osorik sukaldariaren lantokia da, baina ez du eraikin gehigarririk, “eraikina txiki gelditu da” kontatuko lukeena, arrakasta ibilbidearen adierazgarri. Eraikina familiarena da, lekuari lotura handia ematen diona. Denboran zehar aldaketa arkitektonikoak eragin zaizkio, baina barnealdeko esperientzia egokitzeko izan dira. Orain arte, kanpoaldeko aldaketak eskasak eta txikiak izan dira.

FATXADAN ALDAKETAK Azken hilabeteetan jatetxea aldamio atzean egon da, bere aurpegi berria prestatzen. Berriki bere arkitektura lifting publikoa egin du, eta arrain zopa dastatzearekin batera gertatu daitekeen bezala, orotariko gustuak eta iritziak azaldu dira fatxada-arkitekturaren inguruan. Zink materiala arbela jartzeko teknikarekin erabili da, erronbo forma eta tonalidade desberdinak dituzten piezen patchwork bat eginez.

Teknika berritzaile honen egileak Manu Lamosa eta Patricia Martinez arkitektoak dira. Beraien lanaren inguruan esan da ea arrainen ezkatak ote diren, eraldaketa oraindik ere xumeegia dela, irudi berria arrotzegia dela eraikin tradizional batentzat. Fatxadaren inguruan sortutako interesa dela eta, gastronomia Donostiako turismo agentziaren ikur bilakatu bada, akaso jatetxeen arkitektura ere turismo produktu egingo dute, nork jakin.

Jatetxe ospetsuaren fatxadaren berrikuntzak hainbat eginkizun bete nahi izan ditu. Irudi berri bat sortzearena, bata, eta barneko espazioen energia aurrezpena, bestea. Eraikinari gaineratzen zaion geruzak tenperatura egokia mantentzeko estaldura izan nahi du, tenpura on batek barazkiekin lortzen duen efektuaren antzera.

HIRI PAISAIA MOLDATUZ Operazio arkitektoniko berdina gure hirietako eraikin ez hain esanguratsuen epidermisean gertatu dela ohartuko zineten. Jasangarritasun irizpideek eraikinen jokaera klimatikoa egokitzera behartzen dute eta betekizun honen harira, gure hiri paisaia aldatzen ari da apurka-apurka. Urte gutxitan, adreiluzko edo enfoskatu zuri arrunteko fatxadak aluminiozko aplakatuarekin ordezkatuko dira. Eraikinen itxura aldaketa horrek kaleen pertzepzioa eta goxotasuna erabat eraldatzen du, argiaren sarrerak material batean edo bestean nola eragiten duen zeharo desberdina baita.

Fatxaden material aldaketak sortzen dituen ondorioen inguruko gogoeta kritikoa eskasa da gure artean, jasangarritasun rankingean eskailerak igotzeko nahiak itsututa. Akaso pertsonaia ospetsuen etxeak arkitektura-prototipo bilakatu beharko genituzke, hausnarketa-esparrua publikoaren interesera bideratzeko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120