DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Trafiko Zuzendaritzak zuhurtasuna, ardura eta errespetua eskatu ditu errepidean jaiegunetan istripuak saihesteko

Joan den urteko abenduaren 5etik 10era bitartean, Ertzaintzak 101 trafiko istripu erregistratu zituen

EP - 2017(e)ko abenduaren 6a, asteazkena - 17:56etan eguneratua

votos |¡comenta!
Un agente de la Ertzaintza, durante un control.

Nabarmen gehituko dira barneko joan-etorriak eta beste toki batzuetarako bidaiak. (Pablo Viñas)

Galería Noticia

  • Un agente de la Ertzaintza, durante un control.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak erne ibiltzeko eta zuhurtasunez aritzeko eskatu die gidariei jaiegun hauetan nabarmen gehituko delako zirkulazioa. Asteazkenetik igandera, abenduaren 6tik 10era, hainbat jaiegunetako aldia hasiko da, eta nabarmen gehituko dira barneko joan-etorriak eta beste toki batzuetarako bidaiak.

BILBO. "Egun hauetan errepideetako zirkulazioa nabarmen gehituko dela espero da, eta gogorazi nahi dugu zuhurtasunez, arduraz eta errespetuz gidatu behar dela. Zabaltzen ari garen sentsibilizazio kanpainan adierazten den moduan, ondo asko dakigu zer-nolako arriskua dakarten portaera arduragabeek, besteak beste, alkoholdun edarien edo drogen eraginpean, abiadura desegokian edo arreta gabe gidatzeak. Izan gaitezen, beraz, arduratsuak, eta eskaini diezaiogun merezi duen arreta mugikortasun seguruari gure bidaia hasi aurretik eta bide osoan zehar", esan du Trafikoko zuzendari Sonia Diaz de Corcuerak.

Joan den urteko abenduaren 5etik 10era bitartean, Ertzaintzak 101 trafiko istripu erregistratu zituen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepideetan: 29 istriputan zaurituak izan ziren, pertsona bat hil egin zen Araban eta beste hiru pertsonak zauri larriak izan zituzten (bik Bizkaian eta batek Gipuzkoan).

2015ean, abenduaren 4tik 8ra bitartean, jaiegunak ostiraletik asteartera luzatu baitziren, Ertzaintzak 80 trafiko istripu erregistratu zituen. Ezbehar horietan ez zen heriotzarik izan, baina bi pertsona larri zauritu ziren eta beste 19k zauri arinak izan zituzten. 2014ko aldi berean 173 trafiko istripu erregistratu ziren; 44 istriputan biktimak izan ziren, baina ez zen heriotzarik izan, bost pertsona larri zauritu ziren arren.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120