DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Bilbok bidezko merkataritza bultzatuko du abenduan

Kale Nagusian, Santutxun, Deustun, Indautxun eta Otxarkoagan bost informazio kutxa jarriko dira

2017(e)ko abenduaren 7a, osteguna - 12:13etan eguneratua

votos |¡comenta!
Getxorekin batera, Bilbo izan zen lehen hiria “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria” garaikurra lortzen

Getxorekin batera, Bilbo izan zen lehen hiria “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria” garaikurra lortzen

Galería Noticia

  • Getxorekin batera, Bilbo izan zen lehen hiria “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria” garaikurra lortzen

BILBO. Bilboko Udalak, bidezko merkataritzarekin duen konpromisoaren barruan, kontsumitzaileen jarrerak aldatzea sustatzeko sentsibilizazio- eta hausnarketa-kanpaina jarri du abian abenduan, Eguberrietako erosketak egiteko garai garrantzitsua den hilabete honetan.

Merkataritza eremuetan, esaterako Kale Nagusian (Diputazio kalearekin izkina eginez), Santutxun (Karmelo), Deustun (Deustuko San Pedro), Indautxun (Ercilla Hotelaren aurrean) eta Otxarkoagan (Kepa Enbeita plazan) bidezko merkataritzari buruzko bost informazio kutxa jarriko dira;kutxa horietan mundu justu eta solidarioagoa eraikitzeko kontsumo mota honek herritarrei eskaintzen dizkien aukeren gaineko datuen erakusketa egingo da.

Bilboko Udalaren kanpaina honetan hainbat elkartek hartu dute parte, besteak beste, honako hauek: Adsis Fundazioak, EDUCOk, Kidendak, Oxfam-Intermonek, Solidaridad Internacional elkarteak eta Vicente Ferrer Fundazioak.

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HIRIAK

2012. urtean, Bilbok Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria estatusa lortu zuen, bidezko merkataritzen aldeko elkarteek sustatu eta estatu mailan IDEAS entitateak koordinatutako nazioarteko ekimen baten barruan. Bidezko merkataritzaren aldeko udalerri bat bidezko merkataritzako produktuak herritarrei hurbiltzen dizkien udalerri eredu bat da, administrazio, saltoki, enpresa eta elkarteen bitartez.

Getxorekin batera Bilbo izan zen aipamena lortzen lehen euskal hiria. Gaur egun, estatu mailako 18 hirik lortu dute aipamena, tartean Madril, Malaga, Kordoba edota Leonek. Euskadi mailan, berriz, sei hirik daukate, Bilbo eta Getxoz gain Donostiak, Portugaletek, Mungiak eta Legazpik ere badaukatelako.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120