DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
iritzia

Nobelaren krisiaz

Iban Zaldua - 2017(e)ko abenduaren 7a, osteguna - 10:11etan eguneratua

votos |¡comenta!

Noizean behin ber-azaleratzen den gai horietakoa da nobelagintzaren krisiarena. Baina, aitor dut, ez dut gehiegi sinesten horretan. Nik, ipuingile gisa, nahiago nuke benetan krisian egongo balitz. Baina ez dut halakorik ikusten: edozein liburu denda bisitatzea nahikoa da horretaz jabetzeko. Krisian egon daitekeena, agian, nobela mota bat da: batzuek besaulkiko nobela dei-tzen dutena, etzaulkikoarekin alderatuta, hots, kontsumo azkarrekoarekin, zeinaren osasuna, oro har, inbidiagarria baita guztiz.



Iruditzen zait, egun, hiru arrisku nagusi dituela goi mailako nobela horrek. Bata, ni-aren inflazioarena izango litzateke, hots, autofikzioa/autobiografismoa bezalako joeren zabalkuntza, nobelak tradizionalki betetzen zuen funtzioetako bat -ingurumen sozialaren isla izatearena, fikzioaren bitartez- debaluatzen duena. Literatura orok bezala, nobelak -nobela onek- gure esperientzia hedarazteko balio dezake, baina nobelak zerbait eskaintzen badu, horixe modu zabalagoan eskuratzeko aukera da, solipsismorako bidea hartutako nobelagintzak nekezago emango digun zerbait. Honetaz aritu naiz beste batzuetan, beraz, ez naiz luzatuko.



Bigarren arriskua goi mailako eta kontsumoko literaturaren arteko nahasmenarena da;honetaz ere idatzi dut inoiz. Patria fenomenoa ere parametro horietan neurtu daitekeela iruditzen zait. Orobat Cervantes Saria Sergio Ramirez bezalako idazle batek lortzea, edo Letren Sari Nazionala Rosa Monterok, midcult-aren ordezkari bipilak biak ala biak: garai batean halako karrera osorako sariak maila jakin bateko idazleentzat erreserbaturik zeuden -ez zirelako, maiz, idazle bereziki saltzaileak izaten, eta sariak bazuen, alde horretatik, justizia poetiko instituzionalaren kutsurik-. O tempora, o mores etab.



Gaurkoan aipatuko dudan hirugarren arriskua telesailen goraldiarena da. Zinema sortu zenean, eta are gehiago telebista, nobelaren krisiaren inguruko iragarpenak ugaltzen hasi ziren -beste behin-, baina ez zen ezer gertatu luzaroan. Eta pantailarako egokitzapen literarioak egiten zirenean, beti zegoen bota-tzea, ekibokatzeko arrisku handirik gabe, liburua hobea da... Ez dakit hori esatea gero eta zailago gertatuko ez den hemendik aurrera, telesailen kalitatearekin igoera orokorra, eta -iraultza digitaletik aurrera- erabiltzen diren bitarteko teknikoen hobekuntza kontutan hartuta. Film bat, gainera, beti izaten zen nobelaren kimatze bat, ez gutxitan kriminala, nobelaren aberastasuna birproduzitzea ezinezko egiten zuena;orain, atalen eta denboraldien biderkatzearen bitartez, errazago lor daiteke hurbilketa hori.



Horrek, bururatzen zait, ondorioak izan ditzake ez soilik goi mailako nobeletan, baizik eta baita etzaulkikoetan ere. Izan ere, agian horietan eragingo ditu kalte handiagoak, goi mailako nobelek eskaintzen duten tasun nagusia -hots, plazera lortzeko lan eginarazten dizutela, pixka bat sufritu egin behar dela plazer literariora iristeko- nekez berregin ahal izango dutelako ikus-entzunezko produktuek. Ez al dute film-sailek, agian ez hil, baina bai murriztu, gazteen artean, Eraztunen Jauna edo Harry Potter liburu-sailen irakurketa, adibidez?


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120