DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Iñaki Intxausti baserritarra

“Baserrian industrian bezainbeste diru ez da irabazten, baina duin bizitzeko adina bai”

Kontsumo talde bat sortu berri du Iñaki Intxausti zeraindarrak. Sei familiarekin hasi zen, eta dagoeneko hamarrei eramaten dizkie astelehenetan elikagaiak

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 7a, osteguna - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iñaki Intxausti.

Iñaki Intxausti.

Galería Noticia

  • Iñaki Intxausti.

Zerain- Betidanik baserrian bizi izan da Iñaki Intxausti zeraindarra, eta horrek eragina izan du, dudarik gabe, hartutako erabakian. Ingeniaritzako ikasketak egin, urtebetean CAF enpresan lanean aritu, eta orduan ohartu zen ez zuela hori nahi etorkizunerako. Zeraindarrak industriatik baserrira egin du salto.

Industria alde batera utzi eta baserrian ari zara buru-belarri lanean. Nolatan aldaketa hori?

-Baserrian bizi izan naiz betidanik eta beraz, baserria eta haren inguruko guztia txikitatik ezagutu dut. Ikasketak hala egin nituen, eta urtebetez CAF enpresan lanean ibili ere bai. Orduan ikusi nuen hori ez zela nahi nuena, eta baserriari aukera bat emateko momentua iritsi zela ikusi nuen.

Baserriaren aldeko apustua egiten al dute, orokorrean, gazteek?

-Nik uste gazte tanda bat badatorrela lehen sektorean aritzeko gogoarekin. Asko dira esku artean proiektu txikiekin hasi direnak eta bertako produktuak bertan saltzeko bideratzen ari direnak. Noski, industria edo beste hainbat lanen aldeko apustua ere askok egiten dute, baina baserriaren aldekoa ere geroz eta gehiagok egiten dutela esango nuke.

Eta horrela, duela hilabete gutxi kontsumo talde bat sortu duzu Seguran. Noiztik nahi zenuen baserriarekin lotutako proiektu bati ekin?

-Bai, ekoizpen dibertsifikatuko proiektu bat da salmenta zuzenarekin. Alde batetik, baratza bat daukat kon-tsumo taldean saltzeko ekoitzita, neurri txikitan. Hiru-lau mila metro koadroko baratza bat eta negutegi bat jasotzen ditu nire egitasmoak, baina oraindik negutegia ez dut jarri eta bi mila metro koadroko inguruko lur saila lantzen dut. Zazpi haragitarako behi buru ere baditut. Bestalde, sagarrondoak ere landatuta ditut eta dibertsifikatzen jarraitzeko intentzioa daukat.

Nolako harrera izan du zure proiektuak?

-Gaur gaurkoz, astelehenero hamar familiari eramaten diet saskia elikagaiekin. Hasiera batean sei izan ziren eta oso pozik nago jendea animatzen ari delako. Egia esan nik uste garbi neukala betidanik lehen sektorearekin, baserriarekin, lotutako zerbait nahi nuela egin.

Zein abantaila ditu kontsumo taldeko kide izateak?

-Hasteko, garaian garaiko produktuak jasotzen dituzte bezeroek etxean, otarra batean.Horrekin ziurtatzen dute bertako produktua dela, eta kalitatezkoa. Gainera, bertako ekonomia ere sustatzen da. Nik uste kon-tsumo taldean daudenak asko baloratzen dutena dela barazki ezberdinak probatzeko aukera dutela. Adibidez, kale aza ez da erraz aurkitzen eta aurkituz gero oso garestiak izaten dira. Guk baditugu eta oso moduan saltzen ditugu gainera.

Baserriak lan handia eskatzen du, ezta?

-Konstantzia handia eskatzen duen lana da, azken finean, urte guztiko ekoizpena bi-hiru asteetan erori daiteke. Guztiak udan oporretara joaten direnean, orduan izaten da baserrian lan gehien eta ezin duzu besterik gabe alde egin. Azkenean, zure soldata hortik ateratzen duzu eta hori ezin da ahaztu.

Lanaz gain, soldataren kontua ere badago.

-Bai, lan asko egin behar da soldata txiki bat izateko. Egia esanda, baserrian industrian bezainbeste diru ez da irabazten, baina duin bizitzeko adina bai, eta hori nahikoa da nire-tzat.


Gipuzkoatzen

Mendi bat. Inolako dudarik gabe, Aizkorri. Udan joaten gara, batez ere.

Hondartza bat. Ez naiz hondartzara asko joatekoa, baina bat aukeratzekotan Getarikoa esango nuke.

Paisaia bat. Baserri ingurua;animaliak, baratza, natura... horixe da niretzat politena.

Festa edo ekitaldi bat.Batez ere, Zeraingo festak;baina, orokorrean, herri txikietako festak asko gustatzen zaizkit.

Gipuzkoako txoko gustokoena. Zeraingo plaza.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120