DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
hezkuntza-nabeak sortu eta zarataz husteagatik

Ortuellako San Felix Ikastetxeak Berrikuntzaren Euskal Saria jaso du

DEIA - Lunes, 11 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 11:44h

votos |¡comenta!
Ortuellako San Felix Ikastetxea

Ortuellako San Felix Ikastetxea

Galería Noticia

  • Ortuellako San Felix Ikastetxea

Ortuellako San Felix Ikastetxeak zarata ikasgeletatik at utzi du. Edo, hobeto esanda, bere hezkuntza-nabe iraultzaileak.

BILBO. Bi proiektu zehatzek,- ‘Ikasgeletako deskontaminazio akustikoa’ eta ‘hezkuntza gune berriak’- berrikuntzari zuzendutako kudeaketaz eta hezkuntza metodologia berrien ezarpenaz gain, Euskalit, Kalitaterako euskal fundazioaren aburu Euskadiko ikastetxerik berritzaileena bihurtu die.

Bizkaitar ikastetxeak bihar, abenduak 12 asteartea, Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jasoko du Donostiako Kursaal Jauregian (18:30etan). Bertan, beste hainbat partaideen artean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua den Arantxa Tapia;Osasun Sailburua den Jon Darpón;Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua den Beatriz Artolazabal;eta Hezkuntza Sailburuodea den Maite Alonso, Euskalit Fundazioaren burua den José Hernándezekin batera izango dira.

2008an hasi zen hobekuntza prozesu zorrotzak San Felix Ikastetxeak aldaketa ikaragarria ezartzea ahalbidetu du. Ortuellako erdiguneak kokatua eta 600 ikasleekin, gutxi dauka ikusirik aurreko hamarkadetako ikastetxearekin. Espazioen birmoldaketak ikasgelen egitura tradizionala hautsi du, korridore, ateak eta hormak leiho bihurtuz. Emaitza, hezkuntza gune garbiak.

Orain, erabilera anitzak dituzten eta garbiak diren espazio berri hauetan adin eta talde desberdinetako ikasleak elkarbizitzen dira ulermenerako proiektuetan oinarritzen den ikasketa garatzeko. “Ikasleen elkarrekintza eta garatzen dituzten lanak, mugikortasuna baimentzen duten espazioak beharrezkoak egiten dituzte, jesarleku edo ikasgela tradizionaletan ematen diren loturak ekiditeko”, azaltzen du San Felix Ikastetxeko zuzendaria den Nieves Fernandezek.

IKEA multinazionaleko teknikariek ikastetxean argiztapen egokia duten sarbide errazeko espazio higieniko eta seguruak ezartzeko aholkulari lanak egin dituzte. Non kolore-bizitasunak eta ehundurak giro atsegin, pozgarri eta beroak sortzea laguntzen duen. Horrela jaio dira ikasgela irekiak, ikasleek taldeetan bananduta ez dauden eta ezaguera partekatzen duten guneak;edo mediateka eta ‘new technology zone’ bezalako espazioak, ikasleek beraien hezkuntza prozesua garatzeko behar duten material teknologiko guztia eskura duten gunea. Baita ikastetxeko terraza ere, aspalditik gutxiegi erabilitako espazioa, heziketa-‘ikasgela’ bihurtu da.
Soinu-uhinen sakabanatzea

Guztiarekin bat eginik, Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko kide den San Felix Ikastetxeak, deskontaminazio akustikoaren prozesua bultzatu du, azken lau urteotan ikasgeletako zarata erdira eta jantokikoa heren batera murriztea ahalbidetuz

Ikastetxeko konfigurazio arkitektoniko berriaz gain, soinu-uhinen sakabanatzeak dirdiraren xurgatzea posiblea egiten duenak, San Felix Ikastetxeak dezibelak espazio, ikasgela, korridore, jantoki, ikasketaren antolakuntzan edo ikasleen artean isiltasunaren sustapenean gauzatzen direnak, txikiagotzera zuzenduta dauden ekimen anitzak martxan jarri ditu.

Horrela ba, deskontaminazio akustikoaren proiektua ekintza plan batean zehaztu da. Ikasleek leku batetik bestera joaterakoan edo elkarrizketak izaterakoan dituzten ohituren aldaketa, aulki eta mahaien hankak babestea, jolastokiko portaerako ohiturak jasotzea, erlaxazio ariketak, ahotzaren tonuari buruzko informazioa ematea eta jantokiaren kudeaketa eta plangintza beste hainbat ekintzen artean. “Zaraten murrizketak, dudarik gabe, ikasleen errendimendu intelektuala garatzera eraman gaitu, deskontaminazio akustikoaren helburu nagusiena”, dio Fernandezek. 

Proiektu hauek, hezkuntza berrikuntza kultura osatzeaz gain, San Felix Ikastetxearen ibilbidea borobiltzen dute. Izan ere, 2006. urtean Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko A-a jaso zuten saria jasotako Euskadiko lehendabiziko ikastetxea bilakatuz. Orain, Euskaliteko batzordeak aurkeztutako lau proiektuak baieztatu ditu eta, epaian, proiektuaren “berritasuna, erabilgarritasuna, helarazteko ahalmena, intereseko taldeekiko orientazioa eta jasotako emaitzak” azpimarratzen ditu.

“Saria ez da soilik ondo egindako lanaren aintzatespena, baizik eta guztion artean ikastetxean eta gure inguruan ezarri dugun hobekuntzaren kulturarako estimulu bikaina ere. Dudarik gabe, familien konfiantza ‘plus’ bat dugu”, mantentzen du San Felix Ikastetxeko zuzendariak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120