DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Jerusalem

Rikardo. Arregi - Miércoles, 13 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

TRUMPEK onartu du Jerusalem Israelgo hiriburua dela, eta, beraz, den-dena okerrago dago orain lurralde haietan eta mundu osoan. Jakingo duzuenez, orain arte behintzat israeldarrentzako da bakarrik Jerusalem hiriburua, nazioarteko enbaxadak Tel Aviven daude.

Jerusalem ezagutzeko aukera izan nuen orain dela bospasei urte, eta egun batzuk eman nituen urduri nire buruari aitortu nion arte ez nuela hiria batere gustukoa izan, kontu bitxia niretzat, zeren edozein hirirekin, baita zantarrenekin ere, maitemintzeko joera handia baitut. Konpainia ezin hobeagorekin bisitatu nuen hiria: hainbat herrialdetako idazle jendea, gure artean baziren kristautasunean hezitakoak (katoliko, protestante eta ortodoxoak), fede islamikokoak (sunniak, aleviak) eta juduak (judu ez israeldarrak tartean);sinesmen mailak ere mota guztietakoak ziren (fededunak, ateoak). Guztiok entzun genituen besteen azalpenak adi (niri, hamar urte eskola katoliko batean, Via Dolorosako latinezko inskripzioak itzuli eta azaltzea tokatu zitzaidan bidea belauniko egiten ari ziren katoliko poloniar batzuen artean), eta guztiok exotikotzat, gutxienez, jo genituen beste lagunen azalpen horiek;teologiari eta mistizismoari buruzko eztabaida zibilizatuan ere sartu ginen fraide kristauak eta sufiak konparatuz, Kabala. Inguruan zegoen giroa, hiriak duen giroa, aldiz, itogarria egin zitzaidan: erlijio gehiegi leku guztietan (mota guztietako apaiz eta monja kristauak, mota guztietako judu ortodoxoak, kanpaiak eta otoitz-dei musulmanak) eta itxurazko elkarbizitza halamoduzkoa (soldadu israeldarrak edonon). Edozerrek segundo batez dena hankaz gora jarri ahal izango zuela pentsatu nuen;egia esan, nire egonalditik hiru astera bi talde kristauk gurutzeak erabili zituzten Hilobi Satuaren Elizan bertan aurkakoen buruak irekitzeko asmoz.

Jerusalem gaixoa, hiri sakratuegia hiru erlijioetarako gehi Israelen okupazioa ekialdean. Nola atera daiteke onik saltsa horretatik? Batzutan bururatzen zait Jerusalem guztiz suntsitzea izango litzatekeela aterabiderik onena.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120