DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Puteroak

Josu Torre - Jueves, 14 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

IKUSGARRIA iruditu zait prostituzioari buruz emakume gazte batzuren adierazpenak erakutsiz egin duten publizitate kanpaina. Ikusgarria diot, ikusteko modukoa, itxura ederra duelako -edo zuelako, ba dirudi erretira dutela- ongi egiña, argi eta koloretsua eta mezua ere ondo definitua: “Putero gabe ez legoke putarik”. Zergaitik ez dakidan arren, munduko ofiziorik zaharrena omen da diru truke izorratze ofizio hori. Lehengo edo ain-tzinakorik ez dakit, egun negozio hedatua eta hantua dela bai. Ikara-tzekoak -edo poztekoak- dira prostituzioak mugitzen dituen norbanako eta dirutzaren kopuruak, jardunak dituen konntrako eta aldeko iritziak hantu diren bezala. Feminista talde batzuk eta hainbat alderdi edo elkarte, aurrekoen artean eta beste alderdi nahiz norbanako mordo bat alde. Hauen arteko nabarmena, kasurako, Bartzelonak alkate den Ada Colau. Alde ez ezik legalizatzearen bidean kokatu da Podemos-en ildoko hautetsia galdetu zaion bakoitzean. Besteek, ordea, kontzumitzailea zigor-tzearekin jarduera erabat legez kanpo uztea aldarrikatzen dute.

Neketsua egiten zait gai honetaz serioski aritzea eta ironiari bidea irekitzea osasuntsua deritzot, bestalde. Drogaren edo, batez ere, hauen komertzioaren kontra egiten diren sermoi eta apologiak kontuan har-tzen ba ditugu, aspaldi hertsiak behar zuten droga legalez diruz ondo baino hobeto hornitu diren farmaziak. Ez dakit, honetan ere, erabiltzaileak zigortu behar dituzten. Edozelan ere Osakidatza edo Gobernua litzatekez errudun subsidiarioak, kopago eta guzti. Zer esanik ez negoziaren erdia baino gehiago ardo edo droga likidoa salduz egiten duten ostatu edo kafetegiak. Edota, hori gutxi balitz, jendeak ibiltzeko edo pasiatzeko behar dituen kale eta plazak okupatuz beste droga bat (tabakoa) erretzeko aitzakiarekin. Entzun izan dut, urteotan, tabakoaren legeak eman dituela udal askoren tasarik aberatsenak, tabernariei gune publikoek alokatuz. Publizitate kanpainara itzuliz, galdera, Egin orduko, galdetu ote diote iritzia puta eta puteroei?

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120