DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Bizkaian 7.204 milioi euro bildu dira azaroa arte, iaz baino 894 milioi gehiago

ep - Viernes, 15 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 12:49h

votos |¡comenta!
Sede central de la Hacienda de Bizkaia.

Sede central de la Hacienda de Bizkaia. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

  • Sede central de la Hacienda de Bizkaia.

Bizkaian 7.204,6 milioi euro bildu dira zerga itundu bidez azaroa arte, hau da, iazko epe berean baino 894,1 milioi euro gehiago. Beraz, urte arteko hazkundea %14,2 da, Bizkaiko Foru Aldundiak ostiral honetan jakinarazi duenez.

BILBO. Bildutako kopuru osotik 3.523,9 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, eta %13,3 igo da. Hazkunde horren barruan, %5,8 igo da PFEZaren bidezko diru bilketa, eta %39,1 Sozietateen gaineko Zergaren bidezkoa.

Zeharkako zergapetzea %2,9 igo da, eta 2.813,9 milioi euro bildu dira. BEZ eta zerga bereziak direla-eta foru aldundien artean egindako barne doikuntzak zenbatuta (190,8 milioi Arabari eta 584,9 milioi Gipuzkoari), kudeaketa propioko BEZaren bilketa %2,2 txikitu da, eta, Hidrokarburoen gaineko zerga bereziarena %8,3 handitu. Gainerako zerga berezien artean, txikitu egin dira tabako laboreen gaineko zergaren eta elektrizitatearen gaineko zergaren bilketak (-%3,9 eta -%3,1, hurrenez hurren).

Halaber, tasen eta bestelako sarreren bidez 59,5 milioi euro bildu dira 2017ko urtarriletik azarora bitartean hau da, iazko aldi berean baino 5,1 milioi euro gehiago.

Horrenbestez, kudeaketa propioko zerga itunduen bidezko diru bilketa 6.397,3 milioi euro izan da guztira, 2016koa baino %8,4 handiagoa. Zenbateko horri Estatuarekin BEZa eta zerga bereziak direla-eta egindako doikuntzak batuta (916,6 milioi euro eta -109,2 milioi euro, hurrenez hurren), 7.204,6 milioi euroko bilketa lortzen da. Horrela, beraz, azaroaren 30erako 2017ko ekitaldiko aurrekontuan jasotakoaren %103,1 bildu du Bizkaiak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120