DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Neska-mutilak eskolan

Rikardo. Arregi - Miércoles, 20 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

EAJk, PSEk eta PPk aurrekontuetarako burutu duten akordioaz ez da gehiegi mintzatzen ari, hori behintzat da dudan irudipena, oker egon daitekeena. Eta zinez badira aurrekontu horietan eztabaida merezi duten zenbait kontuk. Sexuaren arabera ikasleak bereizi dituzten ikastetxeak diruz laguntzea, 13 milioi, eskandaluzkoa da nire ustez. Sei eskola, lau Bizkaian eta bi Gipuzkoan;Opus Deirekin loturak dituzte;haietako lau COAS izeneko patronalean daude bilduta. COAS horrek txostena atera du bere jarreraren alde, argudioak ez dakit barregarriak diren ala jurasikoegiak: “Mutil askorentzat ukitze fisikoa duten kirolak, futbola, errugbia, dibertigarriak izateaz gain, adiskidetasun iraunkorraren oinarri dira”. Burua filmetako barnetegi ingeles horien irudiekin zikindu zait. “Nesken kasuan agresibitateak ezin ditu adiskidetasuna eraiki, suntsitu baizik. Neska-mutilen eskoletan agresibitatea bizitzeko bi era horiek talka egiten dute”. Horrelakoak pentsatu eta idazten duenari diru publikoa ematea 2017. urtean jendartea iraintzea da. Etorriko dira berdintasunaren aldeko kanpainak, matxismorik gabeko playlist-ak, Emakunde, telebista iragarkiak eta nahi den guztia, bai.

EH Bilduk diru laguntza horiek etetea eskatu du Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek bat egin du ekimenarekin, baina aurrekontuetako hiru alderdiek atzera bota dute proposamena. Sozialistek, ohi bezala koherentziaren adibide, eskola bereizien aurka daudela adierazi eta gero, legeak hor daudela gogorarazi dute, eta legeak, badakizue, betetzeko dira. EAJk (eta Eusko Jaurlaritzak), antzerakoa: hezkidetzaren aldarrikapena egin eta gero, eskola horiekin dauden kontzertuak legezkoak direla eta abar. PP pozik dago, popularrei esker daude 13 miloi horiek hor, azken buruan. PPko bozeramaileak behintzat ez du inolako aldarrikapen teorikorik egin neska-mutilen eskolen alde, eta ez du legeaz hitz egin, eskubiak kasu hauetan erabiltzen duen argudioa atera dute: askatasuna, familiak askeak direla nahi duten hezkuntz eredua aukeratzeko. Uriarte sailburuak urrian heziketa bereiziak ez duela diskriminatzen esan zuen. Lasai asko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120