DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Dinosauroa

Juanjo Olasagarre - 2017(e)ko abenduaren 23a, larunbata - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!

GAURKOA irakurtzeko egokia da Augusto Monterrosoren ipuin laburra: Esnatu zenean, dinosauroa oraindik han zegoen. Independentismoa esnatu zenean, unionismoa oraindik han zegoen. Unionismoa esnatu zenean, independentismoa oraindik han zegoen. Katalunia bi dira, ala segun eta nola begiratzen den bat. Ez da gertatu hainbat analistek iragarritako ezustekorik. Dinosauroa. Harrizko dinosauroa. Kataluniako gizartea, niretako gizarte kohesionatu eta batua, eta behin baino gehiagotan hemen esan dudan bezala, berez independentziarik ere behar ez lukeena, bitan zatiturik dagoela erakutsi dute herenegungo hauteskundeen emaitzek. Hemendik aurrerakoak ematen du berdintsuak izango direla. Ez dakit aurreko gobernuaren beste bertsio bat egingo den, CUPek erabakiko du, baina argi dagoena da Madrilek arazo bat daukala.

Eta Madrilek arazoak izaten dituenean joera errepresiboak indartzen ditu. Ez dut uste PP halako gogoeta prozesu batean sartu eta elkarrizketatzera eseriko denik. Arazoak bere horretan jarraitu eta kroniko bihurtuko dela ematen du. Dinosauro katalana.

Zer esperatu? Bada etengabeko itzulera salbu eta berriz ere independentistek estatuari desafio egiten badiote. Niri Puigdemont etortzea gustatuko litzaidake, presidente izendatu eta kartzelan sartzea. Iruditzen zait eskandalua izango litzatekeela agintean dagoen presidente autonomiko bat kartzelan balego, baina Espainiako erresuman horietara ere ohiturik gaude, eta berdin jarraituko luke gure demokrazia santuak.

Irtenbide gutxi ageri zait begi bistan. Bada une bat non gauzak halako salto bat egiten duten eta iruditzen zait bolada baterako une hori Kataluniarendako iragan dela.

Hala nola Euskal Herriarendako gauzak eraldatzeko aukera ere pasatu den bolada luze baterako. Nola pasatzen diren egunerokotasunaren auziak gure begien aurretik. Duela hilabete pare bat hunkitu gintuena arrunkeria bilakaturik dago dagoeneko. Katalanez amets egiten nuen nik. Katalanez esnatzen nintzen. Beharrik dinosauroa oraindik hemen dagoen eta hemen jarraituko duen.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120