DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Migrazioak

Juanra Madariaga - Domingo, 24 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!
Columnista Juanra Madariaga

Galería Noticia

  • Columnista Juanra Madariaga

bedatse eta larrazkenetan antzarak ikusten ditut Euskal Herria zeharkatzen. Distantzia kilometrikoak kurritzeko txoriok duten obsesio biologiko eta irrika aparteko horrek lilura sorrarazten didate. Ikusi ditudanetan harridura eta mirespena sentitu ditut beti. Saldo horiek nire geografia zeharka-tzen dute, beti ere pelegrinazio nekagarrian, zeruan marra luzeak eginez, V bat edo betiko U bat izkiriatuz. Nire gainetik txoriak iragaten ikusten ditudanean intentsitatezko alegrantzia moduko batek hartzen nau.

Halarik ere, migrazio guztiak ikusgarriak badira ere, ez dira berdinak;ba-tzuk mingarri eta penagarriak dira, eta gure bihotza samintzen dute.

Aste honetan, abenduaren 18an, pertsona migranteen eskubideen aldeko eguna izan dugu. Herrialde inperialistek eta aberatsek hedatu duten kapitalismoaren ondorio larrietako bat pobrezia da. Gutxi batzuek munduko aberastasuna dute, gehiengo bat txirotasunaren estolderian ito-tzen den bitartean. Horrek guztiak eskubide sozialen kontrako erasoa ekarri du, gaur eguneko garrantzizko elementua etekin ekonomikoaren balantzea baita, eta ez gizakia.

Beldurgarria da Europako komunitate ustelak Mediterraneoan gertatzen ari denaren aurrean hartu duen jarrera axolagabea. Arazoari aurre egiteko onartu zuen konpromisoa erabat fiktizioa izan da, eta ehunka lagunek, guda eta miseriatik ihesean, bide lazgarriari ekiten diote oraindik, migrazio horrek amaiera zoriontsua ala hilgarria izango ote duen jakin barik. Eta tartean, duten azaleko koloreagatik mehatxuak, esplotazioa, kriminalizazioa, gorrotoa, lapurretak, bahiketak eta esklabotza pairatu behar izaten dituzte.

Europako horma groteskoaren aurrean eta indarkeria justifikaezinaren bidez, pertsona migrante horiek sufrikarioa, jazarpena eta bazterketa baino ez dute topatzen. Dena dela, herrialde progresistetako diskurtso xenofoboen aurrean, harrera solidarioa eta babeslea bultzatu eta zabaltzen da zenbait kolektibotatik. Zorionez, elkarte eta entitate askok lan miragarri horretan dihardute, gau eta egun. Horiena da etorkizuna.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120