DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Lehen urratsa

Pilar Kaltzada - Martes, 26 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!

1969. urtean, gizakiak lehen aldiz zapaldu zuen Ilargia. Izugarria izan zen ikuskizuna, kronika eta Historia liburuek jasotakoaren arabera: Kitzikagarria, mugarria, mugigarria. Ordutik aurrera zer jazoko zen jakiterik ez, eta irudimena askarazi zuten askotariko iragarpenek. Batzuek Ilargitik harago ikusten zuten gizadia urte gutxitan, eta joan-etorriko bidaiak antolatzeari ekin zioten turismo agentziek. Orduko begiradatik, den-dena posible zen: mendean hartua omen genuen beldurra.

Oso bestelakoa izan da, ordea, kontua. 1972. urtean iritsi zen Ilargira azken gizakia, geroztik askotariko tramankuluek hartu baitute bi hankadunen tokia. Askotariko tramankuluak bidali dira espaziora, ez ordea gizakirik bertan pausatzeko. Hiru urtetan agortu zen imajinazioaren (edo aurrekontuen) iturria. Zergatik? Erantzunak dakitenek dakizkite.

Lezio ederra da, baina. Argi erakusten digu ahal edo nahi izatetik gerta-tzera jauzi handia egon ohi dela, Lurretik Ilargirainokoa bezainbestekoa, kasurako. Eta argi erakusten digu, halaber, maiz zoro eta burugabeak diruditen ametsak ezinbestekoak direla, lehen urrats txiki baina nahitaezkorik gabe nekez hasi ohi dela bidea.

Urteak agortu ditu egutegiko orri guztiak, eta azkena jaustear dago, negu izatera doi-doi iritsi den udazken berantiarrak basoak hostoz soildu ohi duen modu berean, isil-isilik. Ez alferrik, ordea, hostoek basoko lurra ongarritu eta biziberrituko duten bezala, joandako hilabeteetan bizi izandakoak bide emango diolako bizikizun diren itxaropen berriei. Ahal eta nahi dena zerrendatzeko tenorea izaten da hau, eta abiatzear dagoen urte berriari begiratzen diogunean, den-dena posible da oraindik.

Urteak aukera gutxi eman ohi ditu gerta daitekeenaren beldurra mendean hartzeko: hauxe izaten da horietako bat.

Irudi luke ariketa antzua dela desioen iturria askatzeak, Ilargira joatea bezain urruti geratzen zaizkigulako desio horietako asko. Baliteke. Lehen urratsik gabe, alta, nola egingo dugu aurrera?

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120