DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Hauteskundeak eta gero

Rikardo Arregi - Miércoles, 27 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

ORAIN dela aste batzuk bezala gaur ere, Kataluniaz min-tzatzen ari garenean, betiko galdera zaharra datorkigu berehala: eta hemendik aurrera zer? Eta orain dela aste batzuk bezala, iruditzen zait geroari buruzko galdera hori baino lehenago, orainari buruzkoa egin behar dela, kontua zertxobait ulertu nahi bada: zer gertatu da edo, nahi bada, zer gertatzen ari da? Eta gertatu dena ezaguna da: abenduaren 21eko hauteskundeetan, itxura guztien, edo gehienen, kontra, errepublikaren aldeko alderdiek irabazi dute, gehiengo osoa lortu dute. Eserlekuetan soilik, ados;ez dute %50a atera botoetan, ez, baina monarkikoek ehuneko txikiagoa dute. Eztabaida daiteke non kokatu “comuns” deitutakoak, baina beharbada oraingoz inon ez zenbatzea izango litzateke komenigarriena.

Hauteskunde gauean bertan ikustekoak ziren telebista batzuetan agertu ziren tertuliakide (kazetari, analista, politologo, aurkezle) askoren aurpegi kezkatiak. Geroago, aste honetan bertan, irakurtzekoak dira iritzi-emaile (idazle, filosofo) askoren artikuluak, badirudi lehiaketa antzeko bat dagoela errepublikaren aldeko botoemaileak definitzeko: abduzitu, zoro, arduragabe, fanatiko, hooligan. Eta “rural”, landa edo baserri eremukoa (berdin dio analisi horri Vic, demagun, hiri handi samarra izateak), mespretxuz jakina. Espainiako Erresumak nahi eta behar zuen aldaketarik ez da gertatu, eta askorentzat dena lehen bezala dago. Lehen bezala, baina hautatu berri ba-tzuk atzerrian edo kartzelan daudelarik, askotan ahanzten den xehetasun ezerosoa.

Osasun sistema suntsitu zieten katalanei, ekonomia ere suntsitu nahi izan diete (enpresen leku aldaketak), baina, antza, ez da nahikoa izan jendea beldurtzeko (katalan diruzalearen topikoa ere erortzen ari da?). Zentzuzkoena aurrebaldintzarik gabeko elkarrizketa da, baina ez dut uste Rajoyk Puigdemonten proposamena onartuko duenik. Rajoy eta Espainia erdia (erdia baino askoz gehiago ziur aski) itsu da. Zantzu guztien arabera errepresioaren bide zahar ezaguna izango da gerta-tzen ari denari estatuak emango dion erantzun bakarra eta betikoa.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120