DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Amodio

Juanjo Olasagarre - 2017(e)ko abenduaren 30a, larunbata - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!

GUYDebordek aspaldi aurreikusi zuen gure gizarte hau “espektakuluaren gizartea” izango zela. Eta halaxe da. Espektakulua ez da debaldean, ez, espektakulua saltzeko da. Saltzeko dena balia daiteke espektakulu bihurturik. Dena, baita errebindikazio politikoenak ere. Gabon hauetan badira bi iragarki, afera politikoak espektakulu bihurtu, eta, neurri batean, despolitizatu dituztenak. Batean Espainiako erreginak senarraren Gabon Gaueko diskurtsoa imitatuz, emakumeen kontrako bortxa salatzen du. Bestean, luzeagoa eta elaboratuagoa, Isabel Coixetek zuzendu du, Carmen Maurak urteko pertsonaiak zaintzen ditu eroetxe batean. Amodio. Amodioa eta gorrotoa gaztelerazko hitzen nahasketarekin jolas egiten Rocio Juradoren izen bereko kantaren aitzakian.

Serrat agertzen da, faxista irainengatik izango da, Risto Mejide, Dani Mateo, Candela Peña eta abar. Banderak ager-tzen dira, banderen hutsaltasuna (ez dut inoiz uste izan banderek ordezkatzen dutena hutsala denik) azpimarratuz edo.

Garzon epailea ere ageri da, justizia maitatuz eta gorrotatuz. Garzon;dena ETA da doktrinaren sortzaile eta bultzatzaile;18/98 makro sumarioa ahalbideratu zuena. Doktrina horrekin kondenatuko dituzte independentismo katalanaren liderrak;halaxe ondoriozta daiteke Guardia Zibilak epaileari eman dion ikerketa txostenetik, zeinak estrategia bat zegoela argudiatzen baitu. Hori da maitasunaren zakua. Prebarikazioagatik kondenatu zutela gorrotoarena.

EKIN ez zen ETA, nahiz eta helburu bera izan, nahiz eta bateko zein besteko hainbat partaide elkar hartuak egon zitezkeela susmatu. Justiziak banakakoak epaitu behar ditu, eta banakakoek egindako delituak, eta iri-tziak ez dira delitu, edo ez lukete izan behar.

Aste honetan Txema Matanzas askatu dute sumario hori dela eta 10 urte kar-tzelan pasatu ondoren. 10 urte. Erraz esaten da. Zer pentsatuko du dena da ETA doktrinaren sortzaileak delituekin izurriteendako tratamendua erabiltzeak sorturiko albo kalteen ondorioez? Hori ere espektakulu bihur daiteke? Maitasunaren zakuan sartuko du? Gorrotoarenean?

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120