DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Gezur hezurretik

Gabon eta on egin

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

votos |¡comenta!

Mikeli, edo Leireri, ez zaizkio Gabonak gustatzen. Zerbait ona aipatzearren oporrak aipatuko lituzke, baina ongi pentsatzen jarrita, urtean zehar zegozkion oporrak dira, beraz, probetxuz erabili ez dituenak, eta bukaerarako metatu zaizkionak. Urtero esaten du norabait joan beharko lukeela egunotan, baina urtero berdin, mugitzen denerako prezioak gora, eta eguraldi honekin, nora gainera?

Gure laguna ez da bereziki parrandazalea, beraz Gabonetan suertatzen diren urteberri edo errege bezperako derrigorrezko Gintonic-ak hartzen ditu, baina beti ere deseroso, jende asko biltzen baita egun hauetan, eta gainera ateratzen zarenerako, etxera bueltatzeko ordua da. Hori bai, zailagoa izaten da etxean harrapatzea, behin emango digute jai eta...

Poza eta maitasuna banatzeko egun hauek gerturatzen ari zirela, abenduko jai egun horietako batean, konturatu zen pisuz pixka bat pasata zegoela, eta martxan jarri zen 2-3 kilo horiek gainetik kendu eta urte berria taxuz hasteko. Baina hori ere ezin egin urtea bukatu eta hasten dela ospatzen dugun data hauetan. Enpresako bazkaria izan zen lehenengoa, 24an koadrilakoekin bazkaria, ondoren familiarekin afaria, 25eko bazkaria, 31ko afaria, 1eko bazkaria, 5eko afaria, 6ko bazkaria, eta tartean afari-legeren bat aspaldi ikusi gabeko lagun horiekin. Urtean behin etortzen dira bisitan eta nola utziko ditugu ba gosez hiltzen.

Betekada hauek denak gainera famili giroan izaten dira, eta Mikel, edo Leire, ez dira bereziki familia-giro zaleak. Gustura egoten dira beren familia egokitzen denean, baina beste aldekoekin ere kunplitzea egokitzen da mahaiaren bueltan, eta orduan ezin aguantatu lehengusu orojakilea, aitona batallitas eta amaginarreba. Erditan gainera aurreko gaueko gehiegikeriaren bat pairatzeko momentua izaten da otordua. Batetik komunerako premia, eta bestetik buruko mina. Ez nuen ateratzeko asmorik baina...

Lagun honek ez ditu opariak gustuko, edo hobeki esanda, ez du opariak egitea gustuko, jasotzea denoi gustatzen zaigu eta. Pinu azpiko kaxa lazodun formatuan ez bada ere, tarteka-marteka norbait zurekin gogoratzen dela konturatzeak poztu egiten du bat. Ñabarduretan haratago joan eta ez da opariak egitea gustatzen ez zaiona Mikeli edo Leireri, parekoaren poz aurpegiak barruan epeltasun bat ematen baitigu gehienoi, baina arras maite ez duena zera da, opari bila joatea. Zer aukeratu, zer ez, hau gustatuko al zaio, bere neurrikoa izango ote da, kolore hau edo bestea, eta jende andana, jendea edonon, edonola, ilara luzeak, edukaziorik gabeko jendea, kaosa. Zeinek aginduko ote zidan niri lagun ezkutuan parte hartzea?

Oso jende gutxik onartu ohi du Gabonak maite dituela, baina onartu beharra dago, momentu onak eman ematen dizkigula orokorrean, aspaldi ikusi gabeko norbaitekin topatu eta harekin bi kontu egiteko aukera ematen digu, urte guztiko dilista-pasta-barazki zurrunbilotik ateratzeko aukera ere bai, eta negurako koipe geruzatxo bat ere eskaini ohi digu gorputzarentzat, hotzak ez gaitzan bertan akaba. Eta nahikoa berotuko ez balu sartutako erregai guztiak, bazkalosteko gaitegiak bat asaldatzeko eginak egon ohi dira maiz. Baietz Kataluniako afera turroia baino lehen atera mahai gainera!

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120