DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Infra Tour 2018

Berri Txarrak Asia, Australia eta Europan zehar ibiliko da

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 11:41etan eguneratua

votos |¡comenta!
Berri Txarrak, durante un concierto.

Berri Txarrak, durante un concierto. (ÓSCAR ALONSO)

Galería Noticia

  • Berri Txarrak, durante un concierto.

BILBO. Berri Txarrak taldeak Infra Tour 2018 biraren berri eman du Internet bidez astearte honetan, eta horrela, urtarrilaren 26an hasita, Asia, Australia eta Europan zehar ibiliko da, "Infrasoinuak" disko berria aurkezteko biran murgilduta.

Hain zuzen, birako lehen kontzertua Koreako Busan hirian izango da, urtarrilaren 26an, eta, Txina, Thailandia, Australia, Indonesia, Katalunia, Euskal Herria, Espainia, Irlanda eta Ingalaterratik igaro ondoren, Edinburgon bukatuko da, Eskozian, maiatzaren 20an.

Urteko lehen erdian burutuko den birak geraleku bat izango du Euskal Herrian, eta Lekunberriko hirukoteak Barakaldoko BECeko Bizkaia Aretoan joko du martxoaren 17an. Kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude.

Berri Txarrak taldeak joan den azaroan kaleratu zuen "Infrasoinuak" izenburuko disko berria. Hamar abestiz osaturiko lana AEBetan grabatu du hirukote nafarrak eta ekoizleak Bill Stevenson eta Jason Livermore izan dira.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120