DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
otsailean eta martxoan izango da

Bilbaoeszenak izena emateko epea zabaldu du Miren de Miguel sopranoren ikastarorako

Prestakuntza otsailean eta martxoan izango da Otxarkoagako Udaltegian. Interesatuta dauden pertsonek bilbaoeszena@bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez egin dezakete matrikula.

DEIA - 2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 11:25etan eguneratua

votos |¡comenta!
Bilbaoeszena.

Bilbaoeszena.

Galería Noticia

  • Bilbaoeszena.

BILBAO Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ahots abestuari buruzko monografikorako epea zabaldu du. Euskal eszenan ibilbide luzea duen eta Bartzelonako Sant Pau Unibertsitateko Vocal Coach titulua daukan Miren de Miguel soprano, antzezle eta sortzaileak emango du. Ikastaroa otsaileko eta martxoko larunbat guztietan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian.

Prestakuntza espezializatu hori, ikasketa programaren parte izan nahi duten antzezleei, dantzariei eta abeslariei dago zuzenduta, profesionalei zein afizionatuei. Jolas berrien, ahots artikulazioen eta pandikulazioen bitartez, partaideek euren ahots bidea aurkitzeko aukera izango dute, modu erabat pertsonalean.

Ikastaroa hiru orduko zortzi saiotan banatuko da, eta saio bakoitzean elementuak, oinarrizko ahots jolasak eta esperientzia fisikoak eta ahotsekoak landuko dira eta konexioak ezarriko dira nazioarteko ahots zentroekin eta hainbat hiritako Master Vocal Coaching irakasleekin eta banako eta talde coaching-ekin, Robert Sussumarekin (New York) edo Javier Prietorekin (Bartzelona), besteak beste. Landuko diren alderdien artean mihia, arnasketa aktiboa, ahots maniobrak edo kantu motak eta ahots kalitateak daude.

Prestakuntza otsaileko eta martxoko larunbatetan eskainiko da, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Otxarkoagako Udaltegian. Matrikulak 95 euro balioko ditu, 80 euro euskal Antzezleen Batasuneko – EABko, ADDEko, Bilbaoeszenako eta Artekaleko bazkideentzat. Izena BilbaoEszenaren telefonoaren (944334995) eta helbide elektronikoaren (bilbaoeszena@bilbao.eus) bitartez egin ahal izango da, izena eta abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta ikastaroa egiteko zergatiak adieraziz, eta ondoren pertsona bakoitzarekin harremanetan jarriko dira, ordainketa gauzatzeko eta plaza baieztatzeko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120